Nire barnera begira

1. Barneko eguraldia
HELBURUA
- Lasaitzea.
- Erlaxazioa esperimentatzea eta baloratzea.
DENBORA
- Saio bat
GARAPENA
Gelan eseri, eroso, begiak itxi eta pentsatzen jarri. Hartu denbora, behar duzuen denbora nola sentitzen zareten ohartzeko.
Zer eguraldi egiten du zure barnean?
- Lasai eta bare zaude? Eguzkia ari du zure barnean?
- Edo... zerua goibel dago, lainoz beteta eta euri-zaparrada dakar?
- Ala … ekaitza ari al du?
- Zer sentitzen duzu?
Une honetan norberari dagokion eguraldi-iragarpena egitea kontua da, baina pentsatu gabe.
Eta une honetan nola sentitzen zaren konturatzen zarenean gauzak beren horretan uzten dituzu. Ez behartu zure burua orain sentitzen ez zaren bezala sentitzera. Kanpoko eguraldia ezin duzu aldatu, eta barnekoa ere ez. Jarri arreta sentsazio horretan une batez.
Erreparatu adeitasunez eta jakin-minez lainoei, zeruko argi biziari edo hurbiltzen den ekaitzari. Une honetan gauzak horrela daude. Aldartea ezin da besterik gabe aldatu. Eguraldia ere ez.
Ondoren marraztu zure une honetako eguraldi-iragarpena. Eskolatik irten baino lehen konparazioa egingo dugu ea eguraldi bera egiten duen edo aspaldidanik aldatu duen. Ehun urte irauten duen ezer ez dago.
2. Arnasketari arreta ematen
Helburuak
- Kontzentrazioa lortzea.
- Erlaxazioa esperimentazea eta baloratzea.
Denbora
- Saio bat
Garapena
Eseri eroso, bizkarra tente, baina tentsiorik gabe, sorbaldak erlaxatuta. Begiak itxi. Arnasa hartu sakon, bi aldiz eta horrela zure gorputza konektatuko da arnasketa egiteko momentuarekin.
Orain soinuak entzun … dagoen edozein soinua … gela barruan … kanpoan …
Zeure buruak badaki zer egin behar duen … pentsatu … konturatzen zarenean oharkabetu zarela … beste zerbait pentsatzen ari zarela … lasai … berriro arreta jarri lehengoko soinu hartan … edo orain entzuten duzun soinuan.
Kontzentratu zaitez soinuetan … entzuten dituzun soinuetan … entzuten dituzun bakoitzean …
Orain sentitu behar duzu arnasketa garbiago nabaritzen den gorputzaren zati hori … bularra izan daiteke … tripa ... lepoa. Jar ezazu zure eskua zona horretan … sentitu eskuak duen beroa eta eskuak duen pisua …
Orain eraman arreta toki horretara. Sentitu arnasketa zona horretan … lagundu arnasketa mugimenduarekin arnasa hartzen … eta arnasa botatzerakoan …
Zeure burua oharkabetu egiten bada … lasai … berriro joan arnasa nabaritzen duzun zonara eta bertan jarri arreta. Ez du inporta zenbatetan nahasi zaren … konturatu zaitez eta konektatu zaitez arnasketarekin.
Arnasketa hartzen duzun bakoitzean … eta arnasketa botatzen duzun bakoitzean … konektatu arnasketarekin, orain sudurrarekin eta nabaritu nola sentitzen zaren … zer sentitzen duzun, arnasa hartzen eta botatzen duzun bakoitzean ….
Orain begiak ireki. Bukatu da ariketa.
3. Panpina naiz
HELBURUA
- Erlaxazioa esperimentatu eta baloratzea.
DENBORA
- Saio bat
GARAPENA
Ikasleak zutik jarriko dira borobil bat osatuz. Egingo duten ariketaren zergatia azalduko die irakasleak ikasleei, zertarako balioko dien argituko die.
Ondoren, pixkanaka beren gorputzeko atal guztiak tentsioan jartzeko eskatuko die, berunezko panpinak bailiran. Irakaslea ikasleen besoak edo hankak mugitzen saiatuko da, banaka, baina hauek gogor-gogor egon beharko dute, mugiezin.
Gorputza tentsioan jartzea lortu dutenean, irakasleak tentsio guztia pixkanaka askatzeko eskatuko die ikasleei, gorputzeko atalak banaka lasai daitezen. Orain, beraz, trapuzko panpina bilakatuko dira. Gorputzak ez du tentsiorik izan behar. Irakasleak banaka ukituko ditu ariketa ongi gauzatu dela ziurtatzeko.
Berriz egin dezakete ariketa bera, teknika barneratzeko, baina oraingoan binaka egin dezakete; batek erlaxazio ariketa egingo du eta besteak ongi egiten ari dela egiaztatu, gorputza ukituz.
Ariketa hau eserita ere egin daiteke; beraz, lagungarria gerta daiteke ikasle urdurienentzat, edozein momentutan egin baitaikete, inor konturatu gabe. Komenigarria da ikasleei hau azaltzea, ariketaren erabilgarritasuna ikus dezaten.