Nire barnera begira

Sima tximua
HELBURUA
- Arnasketaren bitartez gorputzaren kontzientzia garatzea
GARAPENA
Gelan ikasle bakoitzak toki bat hartuko du eta ahal izanez gero, koltxoneta bat hartuko du. Bideoan agertzen den Sima tximuak jolasa planteatuko du eta horretan parte hartzeko azaltzen diren animalien mugimenduak imitatuko dituzte: pinguinoa, karramarroa, txakurra, katua eta sugearen ibilerak. Amaitzeko, ikasle bakoitza bere koltxonetan etzanda arnasa hartuko du minutu batez.
DENBORA
Bideoaren iraupena 3 minutukoa da.
BALIABIDEAK
Bideoaren esteka hau da:
https://www.youtube.com/watch?v=2PmTw9LGpqk
Pausatzeko tekla
HELBURUA
- Orain eta hemengo esperientzian gertatzen ari denaz jabetzea
- Arnasketaren bitartez gorputza erlaxatzen ikastea
GARAPENA
Jarduera honen xedea atsedena hartzea izango da, gure barnean zer gertatzen den jakiteko tarte bat hartzea. Arreta eskatzen duten bi ekintzen artean bideratu daiteke; edota jolastokia eta gero, lasaitasun giroa sortzeko gelan.
Ikasleak jesarrita edo etzanda egon daitezke eta entzunaldian agertzen diren aginduak jarraituko dituzte:
Une batez gelditu eta hartu behar adina denbora une honetan nola zauden sentitzeko
- Nola sentitzen zara barnetik?
- Orain eraman arreta arnasketara. Zer nabaritzen duzu?
- Orain eraman arreta zerbait senti dezakezun gorputz atal guztietara.
- Orain atera nagiak, luzatu gogotik eta jarraitu egin nahi duzuna egiten.
- Pausatzeko tekla sakatzen duzunean arnasa hartzeko tartetxo bat hartzen duzu.
DENBORA
Entzunaldiak 5 minutuko iraupena du.
BALIABIDEAK
BIBLIOGRAFIA
Askatasunez dantzatu
HELBURUA
- Gorputz adierazpena lantzea
- Norbere gorputza entzuteko gaitasuna garatzea
GARAPENA
Ariketa hau martxan ipintzeko psikogelara (toki nahikoa dagoen gela batera) joango gara. Musika jarriko dugu eta ikasleak askatasunez dantzatzera gonbidatuko ditugu. Animatu ikasleak haien gorputzak nahi duten moduan mugitzera, libreki musikaz gozatzeaz. Utz iezaiezu mugimenduaren bidez adierazten eta beren gorputzak musikari nola erantzuten dion entzuten. Ariketa honek mugimenduaren bidez gorputz-adierazpena eta emozioekiko lotura sustatuko ditu.
DENBORA
Saio bat erabiliko da.
Ariketa hau ikasturte osoan zehar egingo da.
BALIABIDEAK
Musika
Bozgorailua
Psikogela