Nire barnera begira
Kask Kask oskola
HELBURUA
- Norbere gorputzaren eta beste gorputzen kontzientzia hartzea
- Berdinen arteko harremanak hobetzea konfiantzan oinarritutako harreman afektiboak sortuz
GARAPENA
Ikasleak borobilean jesarriko dira, bata bestearen atzean, hankak irekita. Horrela, ikasle bakoitzak masajea emango dio aurrean duen ikasleari, eta berari atzekoak emango dio aldi berean.

Bideoari jarraituz, masajeak emango dizkiete elkarri abestiak aipatzen dituen pausuak eta mugimenduak imitatuz: arrautza oskola, inurritxoak ,elefanteak, txitoak, saguzarrak, laranjak.
Taldea eta espazioaren arabera, bikoteka burutu daiteke masajea.
DENBORA
Entzunaldiak 2 minutuko iraupena du.
BALIABIDEAK
https://www.youtube.com/watch?v=sGWM0f7OuQs
Trebetasun sozio-emozionala
HELBURUA
- Arnasketaren bitartez gorputza erlaxatzen ikastea
- Pentsamenduak alde batera uztea
GARAPENA
Entzunaldiaren lehenengo zatian, ikasleak lurrean etzanda egongo dira eta xedea gorputz osoa lasaitzea izango da; pentsamenduei pasatzen utziz hodeiak izango balira bezala.
Bigarren zatian aldiz, guztiz seguru sentitzen duten leku batean pentsatzea eta hori irudikatzea izango da helburu nagusia: leku eder eta barea. Leku hori zoriontasun eta segurtasunaren gakoa izango da.
Entzunaldiaren amaieran ikasleak saiatuko dira segurtasun sentsazio hori barneko mundutik kanpoko mundura eramaten.
Entzunaldia amaitutakoan, ikasleei aukera emango diegu irudikatu duten lekua zein den ahoz adierazteko eta zer nolako sentsazioak izan dituzten azaleratzeko. Esperientziak elkar trukatzeko unea irekiko dugu.
DENBORA
Entzunaldiak 6:30 minutuko iraupena du
BALIABIDEAK
_______________________
SNEL, E.: Erne eta bare, igelaren pare, Editorial Kairós, Bartzelona, 2017
Arnasa hartzen
HELBURUA
- Arnasketa kontzienteaz jabetu
- Norbere gorputza entzuteko gaitasuna garatu
GARAPENA
Arnasa da bizitzara lotzen gaituen oinarrizko funtzio nagusia da. Arnasak, halaber, badauka erabilera kontziente baten bidez lasaitzeko eta norbere barruarekin kontaktatzeko. Kasu honetan, irakasleak, arnasketa kontzienteak aurrera eramaten lagunduko ditu.
Arnasketa-motak azaldu ondoren, irakasleak banan bana laguntzen die ikasleei arnasa diafragmatikoa praktikatzera. Ikasleak borobilean eroso esertzera gonbidatzen ditugu. Begiak ixteko eta arnasketan kontzentratzeko eskatuko diegu. Sudurretik sakon arnastera eta ahotik astiro eta luze botatzera animatuko ditugu.. Animatu arreta jartzen zure gorputza nola sentitzen den arnasten duten bitartean
Mindfulness ildoko 2-3 erlaxazio/meditazio ariketa ere praktikatzeko aukera dago.
DENBORA
Saio bat erabiliko da.
Ariketa hau ikasturte osoan zehar egingo da.
BALIABIDEAK
Mindfulness ariketa desberdinak