Nire barnera begira

Taldean erlaxatzen
HELBURUA
- Erlaxazio ariketak taldean burutzea
- Talde kohesioa lantzea
GARAPENA
Ondoren, dinamika ezberdinak garatuko ditugu gelan praktikan jartzeko. Komenigarria da lehendabizi aurreko blokeetako erlaxazio ariketak egitea, eta ondoren talde mailakoak praktikan jartzea:
- Enbor zorabiatua
- Bi lagun basotik paseatzen doaz
- Bide erdian enbor erraldoi bat zutik aurkitzen dute (gorputza zurrun mantentzen duen hirugarren laguna)
- Lagun batek besteari enborra pasako dio, enborra lurrera erortzen utzi gabe
- Jolas hau hiru ikasleren artean egin beharrean, talde handiagoan egin daiteke
- Izotz panpina
- Zutik gauden izotzezko panpinak gara
- Eguzkiak gogor jotzen du eta pixkanaka urtzen hasten gaitu
- Azkenik ur putzu batean bihurtzen gara
- Errugbi taldea
- Partida hastera doa, errugbi jokalariak sorbaldatik hartuta ahalegintzen dira beraien arnasketa erritmoa parekatzen eta berdina eramaten
- Partida hastera doa, errugbi jokalariak sorbaldatik hartuta ahalegintzen dira beraien arnasketa erritmoa parekatzen eta berdina eramaten
- Txotxongiloa
- Ariekin mugitzen den txotxongilo bat zara
- Titiriteroak zure hariak mugitzen ditu eta hauekin zure gorputz atalak mugituko dira
- Haria jasoko du eta gorputz atal bat igoko da. Haria askatu eta gorputz atala eroriko da
DENBORA
Saio berean egin daitezke lau dinamikak edo banatu. Ariketa bakoitzak 5-10 minutuko iraupena izango du.
BALIABIDEAK
Bikote eta taldeetan aritzeko espazio irekia
BIBLIOGRAFIA
Berritzegune Nagusia. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza. 4. Maila Gorputz Heziketa http://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/erlaxatzen_ikasten.pdf
Itsas ondoan
HELBURUA
- Arnasketaren bitartez erlaxazio teknikak berenganatzea
- Arnasketaren kontrola garatzea
GARAPENA
Ikasle bakoitzak gimnasioko toki lasai bat aukeratuko du eta koltxoneta baten gainean etzan egingo da gorantz begira. Begiak itxi egingo ditu. Irakasleak musika lasaigarria jarriko du eta istorio bat kontatzen hasiko da, ikasleek tentuz entzuten duten bitartean:
“Hondartza bakarti batean etzanda gaude. Area beroa dago eta goxo gaude etzanda. Eguzkiak ere gure gorputza berotzen du. Itsasoko olatuen soinua baino ez da entzuten. Gure arnasketa olatuen erritmora egokitzen da. Olatua handitzen doan heinean, airea sudurretik hartuko dugu eta olatua lehertzerakoan ahotik askatuko dugu (Arnasketan tripa airez betetzen ahaleginduko gera).
Marea pixkanaka igotzen hasten da eta olatuek gure oinak bustitzen hasten dira. Ura epela dago eta gustuko kilimak sortzen dizkigu oinetan.
Uraren maila pixkanaka igotzen doa eta zangoak bustitzen dizkigu. Ura epela da eta sentsazio gustagarri bat sortarazten digu. Ura ipurmasailetaraino iritsi da. Bizkarra ere bustitzen hasten da. Olatu bakoitza zertxobait gehiago bustitzen digu. Eskuak ere bustitzen dira. Eta ondoren besoa da pixkanaka bustitzen doana. Ura sorbaldaraino iritsi da. Lepoa eta burua ere bustitzen dira.
Marea igotzen jarraitzen du eta azkenik gorputz osoa itsaso epelean flotatzen daukagu. Esfortzurik gabe flotatzen dugu; badirudi gure gorputzak pisurik ez duela eta esfortzurik gabe mantentzen dela ur gainean.
Itsasoko olatuek gure gorputza kulunkatzen dute; gustuko sentsazioa da.
Egoera lasaigarri honetaz disfrutatzeko denbora bat hartuko dugu. (Denbora tarte batean musika lasaia baino ez dugu utziko).
Marea berriz jaisten hasten da eta itsasoak berriz hondartza aldera gerturatzen gaitu. Burua da lehenik arean ezartzen dena. Ondoren sorbalda. Bizkarra. Area epela dago. Besoak. Eskuak. Ipurmasaila. Zangoak. Oinak. Azkenean gorputz osoa bueltatu da hasierako egoerara.”
Bidai lasaigarria izan da. Baina gure gorputza esnatzen hasi behar dugu. Bakoitza bere erritmoan gorputza pixkanaka mugitzen hasiko gara, ohetik esnatzen garenean bezala. Giharrak poliki luzatuko ditugu. Begiak irekiko ditugu. Eseri egingo gara, eta denok esnatzea itxarongo dugu.
Dinamikari amaiera emateko, borobil handian jesarriko gara eta ikasleei nola sentitu diren galdetuko diegu, ea erlaxatu diren, zein punturaino eta sentitu dutenaren inguruan hitz egingo dugu talde handian.
DENBORA
Saio bat.
BALIABIDEAK
Espazio irekia
Musika lasaia
BIBLIOGRAFIA
Berritzegune Nagusia. SEKUENTZIA DIDAKTIKOA. Lehen Hezkuntza. 4. Maila Gorputz Heziketa http://nagusia.berritzeguneak.net/gaitasun/docs/competencias/erlaxatzen_ikasten.pdf
Mendi sorgindua
HELBURUA
- Erlaxazio ariketak taldean burutzea
- Gorputzaren bitartez istorioak antzeztea
GARAPENA
Bideoan agertzen den kontalariarekin batera, ikasleek mugimenduak imitatu beharko dituzte, gorputza erabiliz.
Honetan, Jon eta Amaia protagonistekin batera ipuina antzeztuko dute.
Behin ipuina ezagututa , ikasleek txandaka gida dezakete istorioa, gainontzekoek yoga ariketak egiten dituzten bitartean.
DENBORA
Bideoaren iraupena 2:27 minutukoa da.
BALIABIDEAK
Bideoaren esteka: https://www.youtube.com/watch?v=BaIvwojDcnA
BIBLIOGRAFIA
Iparragirre, A. Haurrentzako Yoga. 2020. Mendi sorgindua.