NIRE BARNERA BEGIRA

1. Pentsamenduak puxikak bezala
Irakasleak ikasleei esango die:
- Gelan, giro lasai batean, bakoitza bere tokian eserita egongo da. Begiak itxi eta arnasketa egin lasai, oso lasai, burua eta gorputza konektatzeko.
- Orain arreta soinuetan zentratu … entzun … edozein zarata edo soinu, gela barruan edo kanpoan …
- Zeure buruak badaki zer egin behar duen nahasi egiten bazara … konturatzen zarenean nahasi egin zarela … burua eraman entzuten duzun edozein zarata edo soinura ….
- Kontzentratu zure arreta entzuten dituzun soinu eta zaratetan.
- Orain utziko dugu buruan ditugun pentsamendu guztiak ateratzen eta atera orduko puxika bihurtuko dira. Koloretako puxikak izango dira eta puxikak bezala zeru aldera igoko dira.
- Pentsamendu bakoitza puxika bat izango da, zeru aldera igoko da, igo eta igo … desagertu arte.
- Lasai egongo dira neska-mutilak, pentsamendu gehiago baldin badaude, puxika gehiago agertuko dira … eta ikusiko dugu nola igotzen diren zerutik gora desagertu arte
- Ondoren, arreta jarriko diogu arnasketari eta 10 arnasketa lasai kontatuko dira: arnasa hartu … arnasa bota...
- Orain begiak ireki.
Ariketa bukatu da.
--------------
[1] GASCON AGUILAR, A.: Creciendo con Mindfulness. En casa y en la escuela, Edaf, Madril, 2017
2. Mugitu gorputza!
Danborra jotzen edo musikaren erritmoan mugituko dira ikasleak eta irakaslea (taldeko gelan izan daiteke).
“Orain kola jarri didate oinetan (keinuak egiten ditu) ezin naiz mugitu” esango du irakasleak, eta ikasleek berdin egingo dute, keinuak imitatuz.
- Mugi ditzakezu belaunak nahiz eta oinak ez mugitu? (irakasleak mugimendu egingo du erakusteko egin daitekeela).
- Orain gorputz osoa mugituko dut musikari jarraituz ea zuek gai zareten!!! (musikaren bolumen gora eta behera egin ahala mugimenduak ere aldatuko dira).
- Errepikatzen da hainbat aldiz: musika altuago edo baxuago edo danborra azkarrago edo polikiago jo.
- Musika gelditzen denean gorputza ere gelditzen da.
- “Orain erlaxatu egingo naiz” -esaten du irakasleak eta ikasleei esango die: saiatu zuen arnasa sentitzen.
Ariketa behin baino gehiagotan egin daiteke.
OHARRAK.
- Erabil daiteke danborra zein musika.
- Ariketa hau errepikatu daiteke behin baino gehiagotan eta ikasleek ezagutzen dutenean, beraiek, txandaka, gidatu dezakete.