Helburuak eta esku-hartze mailak

XEDEA

Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.

HELBURU NAGUSIA: ikastetxea indarkeriarik gabeko gunea.

 

1.HELBURU OROKORRA: PROBENTZIOAN URRATSAK EGIN BIOLENTZIA PREBENITZEKO

(Lehenengo esku-hartze maila)

1.HELBURUA: Hezkuntza-komunitateko eragile guztiak prestakuntzaren bitartez sentsibilizatzea eta kontzientziatzea.

2.HELBURUA: BAT taldea sortu eta sendotzea ikastetxeko elkarbizitza positiborako.

3.HELBURUA: Elkarbizitzarako Eskola Behatokia sortu eta sendotzea.

4.HELBURUA: Metodologia, curriculum eta antolaketari buruzko erabakiak hartzea ikastetxean elkarbizitza positiboa sustatzeko.

5.HELBURUA: Ikasleen arteko harreman pertsonalen kalitatea ezagutzea ahalbidetzen duten komunikazio-kanalak ezartzea eta jazarpen kasu posibleak hautemateko eta ebaluatzeko estrategiak finkatzea.

6.HELBURUA: Indarkeriarik gabeko ikastetxe bat lortzeko jarduketa mailakatuak garatzea.

 

2.HELBURU OROKORRA: HEZKUNTZA-ARLOKO ESKU-HARTZEA JAZARPENAREN AURREAN

(Bigarren esku-hartze maila)

1.HELBURUA: Arrisku-faktoreak ezagutu eta eskola jazarpenaren susmoa dagoenean esku hartu.

2.HELBURUA: Ageriko eskola-jazarpen kasuak errotik ezabatzeko esku-hartzea.

 

3.HELBURU OROKORRA: ESKOLA-JAZARPENAREN AURKAKO EKIMENAREN JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA

(Hirugarren esku-hartze maila)

1.HELBURUA: Ekimenaren jarraipena eta ebaluazioa egitea garatzen den alor guztietan.