Nola sentitzen gara

1. Lorea

Adin honetan, norbere burua deskribatzerakoan, ohikoa da haurrek ezaugarri fisikoak soilik adieraztea. Komeni da horiekin batera norbere ezaugarri psikikoez ere ohartzea (gaitasunak, zaletasunak, izaera … ). Lan horri esker, denak desberdinak garela eta desberdintasun horiek aberastu egiten gaituztela konturatuko dira.

 

Helburuak: 

  • Norberaren  ezaugarriak identifikatzea: fisikoak, izaerari dagozkionak, gustuko ditugun egoera eta jarduerak eta gustuko ez ditugunak, eta abar. 
  • Denok desberdinak garela ohartzea. 
  • Desberdinak izateak aberastu egiten gaituela ohartzea. 

Denbora:

  • Saio bat.

Baliabideak:

Garapena:  

Irakasleak lau petaloko lore baten marrazkia banatuko dio ikasle bakoitzari.  

-Bakarkako lana: lorearen erdian ikasleak bere argazkia itsatsiko du. Ondoren, petalo bakoitzean, bere ezaugarriak idatziko ditu. Petalo batean ezaugarri fisikoak; bestean, izaeraz nolakoa den adierazten dutenak; hirugarrenean, gustuko dituen egoerak edota ekintzak eta, azkenekoan, gustuko ez dituenak. Komenigarria da irakasleak adibide asko ematea lan hau ongi egiteko. 

-Talde txikitan: ikasleak taldeka jarriko dira, hirunaka edo launaka. Bakoitzak atal ezberdinetan idatzi duena azalduko die beste taldekideei: ikasle batek, atal baten azalpena amaitzen duenean, beste taldekide batek hasiko du. Bukatzean, ikasleek esandakoen artean dauden antzekotasunak eta desberdintasunak aipatuko dituzte eta, irakasleak hala erabakitzen badu, lorearen atzealdean erantsita dagoen koadroa beteko dute. 

-Talde handian: talde txiki bakoitzean azaldu diren antzekotasun eta desberdintasunak aipatuko dituzte. Bukatzeko, horren inguruan sortzen diren gogoetak komentatuko dituzte: ondorio positiboak, zailtasunak  …  

---------------------------------------

1VITORIA TRONCOSO, S. eta ETXEBERRIA ZUBELDIA, T.: Adimen emozionala. Lehen hezkuntza. 2. zikloa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 2008.

LOREA

ERANSKINA LOREA

ERANSKINA TAULA

2. Zer sentitzen dut?

Pertsona guztiek sentitzen dituzte emozioak (beldurra, haserrea, inbidia, lotsa, tristura eta poza). Baina askotan ez dute identifikatzen zer den sentitzen duten hori, ez baitute denborarik hartu izenik jartzeko, hau da, ez dute honi buruzko gogoetarik egin. Gainera, guztiek ez dute zertan emozio bera sentitu egoera jakin batean. Gerta liteke norbaiti beldurra sentiarazi dion egoera batek beste bati poza sentiaraztea. Pertsona guztiak desberdinak dira, anitzak dira.

 

Helburuak: 

  • Emozioak identifikatzea.  
  • Sentitzen dugunari izena jartzen jakitea.  
  • Egoera berdin batean emozio desberdinak senti ditzakegula ohartzea. 

Denbora:

  • Saio bat. 

Baliabideak:

  • Emozioen dadoa. Bertan, zenbakiak agertu beharrean, emozioen izenak agertuko dira. 

Garapena: 

Ikasleak lurrean eseriko dira, borobilean. Ikasle bakoitzak, bere txanda denean, dadoa botako du eta emozio baten izena aterako zaio. Emozio hori zein momentutan sentitzen edo sentitu izan duen esango du. 

Adibidez: dadoa bota eta “lotsa” ateratzen bada, irakasleak zera galdetuko dio ikasleari: Noiz sentitzen duzu zuk lotsa? edo Esadazu lotsa sentiarazi dizun momenturen bat. 

Zenbait emoziorekin, agian, ikasleek ezin izango dute momentuan erantzun, baina jolasarekin jarrai dezakegu eta erantzuna osatzen dutenenan eskua altxa dezaketela eta txanda emango diegula esan diezaiekegu. 

Ariketa amaitu ondoren, interesgarria da atera denaren inguruko gogoeta egitea. Ziurrenik, egoera beraren aurrean emozio desberdinak sentitzen dituztela konturatuko dira. Bestalde, “txarrak” iruditzen zaizkien emozioak, inbidia esaterako, guztiok senti ditzakegula agerian geratuko da: hots, ez dugula lotsatu behar emozio hauek sentitzen ditugulako, normala baita. 

ZER SENTITZEN DUT

3. Kitbull, txakur laguna

Helburua:

  • Pertsonen arteko harremanak nola sortzen diren hausnartzea eta zein zailtasuna sortzen diren ohartzea. 
  • Pertsona berriak ezagutzen ditugunean edo berriak ez izan arren, ez badugu harreman handia haiekin, askotan ez dakigu nola hasi harremanetan. 
  • Gehienetan gertatzen da ziurtasun faltagatik eta beste pertsonak ondo ezagutzen ez direnean. Horrelako zerbait gertatzen zaie laburmetrai honen protagonistei. 

Denbora:

  • Saio bat. 

Garapena: 

Taldeari proposatuko diogu bideo labur bat ikustea eta arretaz ikustea bi protagonisten jokabidea lagunak egin arte eta lagunak egin ondoren. 

  • Nola bizi dira hasieran? 
  • Nolako bizitza dute? 
  • Eta elkar ezagutzen dutenean? Zer sentitzen dute elkar?  
  • Zergatik? 
  • Behin hurbiltzen direla nola sentitzen dira? 
  • Eta guri, zer gertatzen zaigu? Antzeko egoerak gertatzen dira? edo ez? Aipatu adibideak. 

Baliabidea:

KITBULL