Nola sentitzen gara

Hauek dira gure emozioak (LH1)

Haurren eta helduen oinarrizko emozioak funtsezkoak dira gure esperientzia emozionala ulertzeko eta egunerokotasunean jarduteko. Hauek dira: poza, tristura, beldurra, haserrea eta nazka. Haurrei emozio horiek ulertzen eta kudeatzen laguntzeak garapen sozial eta pertsonalerako funtsezko trebetasun emozionalak ematen dizkie.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUAK

  • Oinarrizko emozioak ezagutzea eta ezberdintzea.  
  • Sentitzen dugunari izena jartzen jakitea.  

 

GARAPENA

Irakasleak talde handian galdetuko die ikasleei ea emozioak zer diren dakiten, zeintzuk ezagutzen dituzten eta horiek noiz sentitzen dituzten aipatzea. Berak, adibide zehatzak jar ditzake. Nola sentitzen zara opari bat egiten dizutenean? Nola sentitzen zara parkean bakarrik gelditzen bazara?..

Jarraian bideotxo hau aurkeztuko diegu gaia testuinguratzeko:

Helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=lrA2gnQ0NvQ&t=8s

Amaitzeko, emozio bakoitzari tarte bat eskainiko diogu banan-banan bakoitzak bizi izandako esperientzia eta momentuekin lotzeko.

Aldaera: bost emozioen izena kartulina handi batean jar daiteke eta irakasleak bertan txertatzea ikasleen ekarpenak, irudiak… irudi horiekin lotuak.

 

DENBORA

Saio bat.

 

AUDIOAK

Beldurra.mp3

Haserrea.mp3

Nazka.mp3

Poza.mp3

Tristura.mp3

HAUEK DIRA GURE EMOZIOAK

Hauek dira gure emozioak (LH2)

Haurren eta helduen oinarrizko emozioak funtsezkoak dira gure esperientzia emozionala ulertzeko eta egunerokotasunean jarduteko. Hauek dira: poza, tristura, beldurra, haserrea eta nazka. Haurrei emozio horiek ulertzen eta kudeatzen laguntzeak garapen sozial eta pertsonalerako funtsezko trebetasun emozionalak ematen dizkie.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUAK

  • Oinarrizko emozioak ezagutzea eta ezberdintzea.  
  • Sentitzen dugunari izena jartzen jakitea.  

 

GARAPENA

Irakasleak talde handian galdetuko die ikasleei zer gogoratzen duten emozioen inguruan, zein emozio ezagutzen dituzten (oinarrizko bost emozioak baino gehiago agertzen badira, aipamena egingo diegu sakondu gabe). Emozio horiek noiz bizi dituzten galdetuko diegu eta ahal duten heinean azaltzea zer sentitzen duten gorputzean hauek agertzen direnean. Nola adierazten da? Zer da zuentzat? Noiz sentitzen duzue?

Jarraian bideo hau ikusiko dugu. Honetan zehar, geldituz joan beharko gara emozio bakoitza agertu eta gero, haiek identifika dezaten zein den eta nola jakin duten esan dezaten.

Helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=dOkyKyVFnSs

Amaitzeko, mimika ariketa bat egingo dugu. Bolondres aterako dira antzeztera momenturen bat eta besteek asmatu beharko dute zein emozio den eta zer gertatzen ari den.

 

DENBORA

Saio bat.

HAUEK DIRA GURE EMOZIOAK (LH2)

 

Emoziotegia

Emozioen hiztegia, txikienei beren emozioak identifikatzen eta adierazten lagunduko dien tresna bat da.

Emozioak behar bezala kudeatzeak askeago egiten gaitu; izan ere, erabaki zuhurragoak hartzeko aukera ematen digu, gure izaerarekin eta sentitzeko moduarekin bat datozen erabakiak, hain zuzen, zeinek epe luzera geure zoriona eraikitzen lagunduko baitigute geure buruari buruz dakigun hori oinarri hartuta.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Ikasleek oinarrizko emozioen identifikazioa egiteko tresnak eskeintzea
  • Emozioen hiztegia garatzea

 

GARAPENA

Emoziotegia ipuineko zenbait emozio aurkeztuko dizkiegu ikasleei: Poza-Tristura-Beldurra-Haserrea-Lotsa-Lasaitasuna.

Lehenengo momentuan irudiak aztertuko ditugu eta horretarako ondorengo galderak planteatu ditugu:

  • Zer uste duzue gertatu dela?
  • Nola sentitzen dira pertsonaiak?
  • Zertan nabaritzen duzu?

Ondoren irakasleak emozioaren definizioa irakurriko die.

Hirugarren momentu batean Zer gertatzen da? Galderari erantzuna emango diogu, testutik abiatuz. Haien esperientziekin lotzen saiatuko gara eta gelako egoerak oinarritzat hartuta, agertutako emozioen inguruan hitz egingo dugu talde handian.

Aldaera: erantsita daude emozio hauen jarduera fitxak, ikasle taldearen arabera horiek egokitzeko eta ezagutzan sakontzeko (ahoz zein idatziz garatu daitezkeenak)

 

DENBORA

Bi saio erabiliko ditugu, bakoitza 30-45 minutukoa. Lehenengoan irudiak eta definizioa landuz , eta bigarrenean egoera praktikoak talde handian elkarbanatuz.

BALIABIDEAK

Emozioen jarduera fitxak pdf

Emozioen laminak: HASERREA - POZA - BELDURRA - TRISTURA - LOTSALASAITASUNA

 

BIBLIOGRAFIA

Nuñez Pereira,C., R.Valcárcel,R (2013).Emoziotegia: esan zer sentitzen duzun.Palabras aladas


EMOZIOTEGIA LH1 ETA LH2

 

Zein da emozio hau? (LH1)

Haurren eta helduen oinarrizko emozioak funtsezkoak dira gure esperientzia emozionala ulertzeko eta egunerokotasunean jarduteko. Hauek dira: poza, tristura, beldurra, haserrea eta nazka. Haurrei emozio horiek ulertzen eta kudeatzen laguntzeak garapen sozial eta pertsonalerako funtsezko trebetasun emozionalak ematen dizkie.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUAK

  • Oinarrizko emozioak identifikatzea.  
  • Besteen emozioak errespetatzea.  

 

GARAPENA

Landutako oinarrizko bost emozioak gogoratuko ditugu. Ondoren, inguruak (musikak kasu honetan) eragina duela gure sentitzeko moduan helaraziko diegu, adibideak jarriz (pelikula bateko soinuak, istripu batenak…). Jarraian esaldi hauen grabazioak jarriko dizkiegu. Haiek identifikatu beharko dituzte oinarrizko emozioekin.

  • Haserrea:
  • Poza:
  • Tristura:
  • Nazka:
  • Beldurra

Amaitzeko, haiek bolondres atera daitezke eta adibide bat egin. Gainontzekoek asmatu beharko dute zein emozioarekin dagoen lotuta hori.

 

DENBORA

Saio bat.

ZEIN DA EMOZIO HAU? LH1

Zein da emozio hau? (LH2)

Haurren eta helduen oinarrizko emozioak funtsezkoak dira gure esperientzia emozionala ulertzeko eta egunerokotasunean jarduteko. Hauek dira: poza, tristura, beldurra, haserrea eta nazka. Haurrei emozio horiek ulertzen eta kudeatzen laguntzeak garapen sozial eta pertsonalerako funtsezko trebetasun emozionalak ematen dizkie.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUAK

  • Emozioak identifikatzea.  
  • Besteen emozioak errespetatzea.  

 

GARAPENA

Landutako emozioak gogoratuko ditugu. Ondoren, inguruak (musikak kasu honetan) eragina duela gure sentitzeko moduan helaraziko diegu, adibideak jarriz (pelikula bateko soinuak, istripu batenak…). Ondorengo bideoa jarriko dugu haiek bertan agertzen diren soinuak emozio batekin lotzeko. Emozio bakoitza agertu ondoren bideoa geldituko dugu haiek identifika dezaten zein den eta ondori horretara nola heldu diren esan dezaten.

Helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=s7inwr36UXA

Bigarren aldiz entzungo dugu. Oraingoan, folio bat emango diegu, hau bost zatitan banatuko dute eta entzungai bakoitzak burura datorkiena irudikatu edo idatziko dute. Denbora emango diegu entzungaien artean. Gero, talde handian nahi duenak elkarbanatu dezake.  

 

DENBORA

Saio bat.

 

BALIABIDEAK

Folioa

ZEIN DA EMOZIO HAU? LH2

 

Ezetz gogoratu (LH1)

Haurren eta helduen oinarrizko emozioak funtsezkoak dira gure esperientzia emozionala ulertzeko eta egunerokotasunean jarduteko. Hauek dira: poza, tristura, beldurra, haserrea eta nazka. Haurrei emozio horiek ulertzen eta kudeatzen laguntzeak garapen sozial eta pertsonalerako funtsezko trebetasun emozionalak ematen dizkie.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUAK

  • Oinarrizko emozioak ezagutzea eta ezberdintzea.  
  • Sentitzen dugunari izena jartzen jakitea.  

 

GARAPENA

Irakasleak jolasa aurkeztuko die ikasleei jakinda jolasaren helburua emozio bera adierazten duten txartel-bikoteak aurkitzea dela. Era honetan, memoria trebatuz eta emozioen identifikazioan garatuz joango dira. Horretarako, ikasleak talde txikietan jarriko ditugu eta txartelak behera begira nahastuta. Ikasle baten txanda denean, bi txarteli buelta eman ahal die, emozio bera irudikatzen duten bikoteak lortzen saiatuz.

Jokalari batek txartel bati buelta ematen dionean, irudikatutako emozioa identifikatu behar du.
Jokalariak dagokion bikotea aurkitzen badu (adibidez, bi poz-txartel), txartel horiekin geratuko da.
Txartelak bikotea ez badira, berriro jarriko dira behera begira eta hurrengo jokalariaren txanda izango da. Horrela,  bikote guztiak aurkitu arte.

Aldaera: bikote bat aurkitzean labur eztabaida dezakete zein momentutan sentitzen duten emozio hori.

 

DENBORA

Saio bat

** Gelako programazioan zehar jolas honetarako denbora eskaini ahal zaio.

 

BALIABIDEAK

EZETZ GOGORATU LH1

Hau bikotea!

Haurren eta helduen oinarrizko emozioak funtsezkoak dira gure esperientzia emozionala ulertzeko eta egunerokotasunean jarduteko. Hauek dira: poza, tristura, beldurra, haserrea eta nazka. Haurrei emozio horiek ulertzen eta kudeatzen laguntzeak garapen sozial eta pertsonalerako funtsezko trebetasun emozionalak ematen dizkie.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUAK

  • Oinarrizko emozioak ezagutzea eta ezberdintzea.  
  • Sentitzen dugunari izena jartzen jakitea.  

 

GARAPENA

Jolasa aurkeztu baino lehen oinarrizko emozioak zeintzuk diren gogoratzen has gaitezke. Irakasleak jolasa aurkeztuko die ikasleei jolasaren helburua emozio bera adierazten duten txartel-bikoteak aurkitzea dela jakinda memoria trebatuz eta emozioen identifikazioa sustatuz.

Hasteko, ikasleak bosteko taldeetan jarriko ditugu eta taldekide bakoitzari emozio bat emango zaio. Denbora tarte bat izango dute guk emandako ereduan emozio horrekin lotutako egoera bat irudikatzeko. Amaitu dutenean, taldekideei adieraziko diete zein egoera aukeratu duten emozio horretarako. Jarraian, jolasten hasiko dira txartelak behera begira nahastuta. Ikasle baten txanda denean, bi txarteli buelta eman ahal die, emozio bera irudikatzen duten bikoteak aurkitzen saiatuz.

Jokalari batek txartel bati buelta ematen dionean, irudikatutako emozioa identifikatu behar du.
Jokalariak dagokion bikotea aurkitzen badu (adibidez, bi poz-txartel), txartel horiekin geratuko da.
Txartelak bikotea ez badira, berriro jarriko dira behera begira eta hurrengo jokalariaren txanda izango da. Horrela,  bikote guztiak aurkitu arte.

Gure taldeko kartekin amaitu ondoren, beste taldekoekin jolastuko dugu. Orain zailagoa izango da, ez baitugu aurretiazko azalpenik izango jakiteko irudiko egoera zein emozioarekin lotuta dagoen.

 

DENBORA

Bi saio.

** Gelako programazioan zehar jolas honetarako denbora eskaini ahal zaio.

 

BALIABIDEAK

HAU BIKOTEA!

 

Kaleidoskopio emozionatu egiten da

Emozioek ezustean harrapatzen gaituzte beti. Bat-batean, bihotza indarrez taupaka sentitzen dugu eta poztasunetik negarrera igarotzen gara, edo beldurretik haserrera... Adiskidetasun-istorio berezi honek emozio ezberdinak ezagutzen eta denok sentimendu berberak ditugula ulertzen lagunduko dizu.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Emozioen hiztegia aberastea
  • Egoera desberdinek sortzen dituzten emozioak identifikatzea
  • Emozioak bakoitzaren esperientziekin identifikatzea

 

GARAPENA

Ipuina talde handian aurkeztuko da. Irakasleak izenburua irakurrita (“Kaleidoskopio emozionatu egiten da”) hasierako galderak planteatuko ditu:

  • Ezagutzen duzue Kaleidoskopio monstruoa?
  • Zelan dago hasierako orrialdean? Kaleidoskopioren marrazkiak aurkeztuko dizkiegu emozioekin lotzen joateko.
  • Zuek zein egoeratan emozionatzen zarete?
  • Zer sentitzen duzue gorputzean egoera horietan?

Ondoren, bideoa ikusiko dugu, eta Kaleidoskopiok bizitako gertaerei buruz hausnarketa bultzatuko dugu, gure egoera errealekin konekzioak egiten.

Amaitzeko, Kaleidoskopioaren horma-irudia sortuko dugu. Horretarako ikasle bakoitzak irudi bat izango du emozio batekin lotuta. Noiz sentitu zara horrela? galderari erantzuna emango dio marrazki bat eginez. Ondoren, amankomunean jarriko ditugu irudiak, murala osatu bitartean.

Aldaera: Lehen hezkuntzako bigarren mailan, ikasle bakoitzak bere txartelaren atzeko aldean Kaleidoskopio ipuinean zehar zein momentutan sentitu duen emozio hori idatziko du. Ondoren, ahoz egoera horietaz talde hausnarketa egingo da, sentipen berdinak dituzten edo ez aztertzeko.

 

DENBORA

45minutuko saio bat, ipuina lantzeko

Horma-irudia sortzeko beste saio bat

BALIABIDEAK

Ipuinarako esteka ondorengoa da:

https://www.youtube.com/watch?v=d9lpsK4NhAk

Kaleidoskopio txartelak: 1.png - 2.png - 3.png - 4.png

 

BIBLIOGRAFIA

Delgado,A.(2020).Ezagutu emozioak. Kaleidoskopio emozionatu egiten da. Susaeta ediciones.

KALEIDOSKOPIO EMOZIONATU EGITEN DA

 

Honelakoa da nire bihotza

Poza, tristura, lasaitasuna, haserrea, beldura, eta abar. Haurren emozio eta sentimenduen bilduma, horiek forma eta kolore guztietan ezagutu ditzaten

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Emozioak eta sentimenduak identifikatzea
  • Emozioak egoera desberdinekin lotzea
  • Hiztegi emozionala garatzea

 

GARAPENA

Ipuina talde handian bideoaren bitartez aurkeztuko diegu. Ondoren, pausuz pausu emozio bakoitzaren inguruan hausnartuko dugu eta irakasleak elkarrizketa gidatuko du, galdera irekiak planteatuz:

  • Zer gertatzen zaigu urduri gaudenean? Bihotzaren taupadak nola sentitzen ditugu?
  • Elefante gris hori sentitu izan duzue inoiz?
  • Sorpresak gustuko dituzue?
  • Bakarrik sentitzen zaretenean zer egiteko gogoa duzue? Ezkutatzeko gogoa?

 

Aldaera: Ipuina landu eta gero, ikasle bakoitzak bere bihotzaren marrazkia egin dezake, ipuinean agertu diren emozioak eta koloreak kontutan hartuta. Ipuinaren marrazkia ere badago eredu bezala, irakasle bakoitzak egokia ikusten duen moduan erabiltzeko.

 

DENBORA

Ipuina lantzeko saio bat

BALIABIDEAK

 

BIBLIOGRAFIA

Witek, J. (2014) Así es mi corazón. Bruño

HONELAKOA DA NIRE BIHOTZA

 

Sentimenduen txokoa

"Sentimenduen txokoa" gure emozioak ezagutzeko eta ulertzeko espazioa izango da. Bertan, hausnarketa eta autoezagutza sustatuko dira, onarpen-giroa indartuz. Txoko honek adimen emozionala indartzeko eta pertsonen arteko harremanak hobetzeko tresna gisa balio izango du. Emozioak modu osasuntsuan aitortu, balioetsi eta kudeatzeko gunea bihurtzea espero da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUAK

  • Emozioetaz jabetu ahal izateko espazio bat sortzea.
  • Norberaren emozioetaz jabetzea.
  • Besteen emozioetaz jabetzea.

 

GARAPENA

Irakasleak ipuintxo hau irakurriko die ikasleei : “Iratxoa eta barraskiloa”

Iratxoak bere lagun barraskiloa agurtu zuen, baina oskol barruan zegoela ikusi zuen.

          - Oraindik lo dago-esan zuen iratxoak-.Laster itzuliko naiz hona.

Beranduago, barraskiloak burua atera zuen eta iratxoak esan zion:
           - Zenbat denbora egon zara oskol barruan?
           - Nire txokoan nengoen-erantzun zuen maskorrak-. Bakarrik egon naitekeen lekua da, pentsatzen, lasaitzen…

Iratxoak oihu egin zuen:
           - Baina nik ez daukat oskolik. Ez daukat nire txokoa!
           - Bat egin beharko duzu-esan zuen maskorrak-. Gustuko duzun leku bat hauta dezakezu: zuhaitz baten adarra, ibaiaren ondoan…
           - Badakit non! -oihu egin zuen iratxoak-. Etxe ondoko enbor zaharrean. Uste duzu txoko ona dela?
           - Ondo zauden tokian, zure txokoa izango da.

Ipuinaren ulermenari buruzko galdera batzuk egin ahal dizkiegu:

  • Iratxok zer pentsatzen zuen barraskiloak bere oskol barruan egiten zuela?
  • Zein da barraskiloaren txoko emozionala?
  • Eta iratxoarena?
  • Zertarako erabiltzen dituzte beren txoko emozionalak?
  • Zuek baduzue zuen txokoa? Eta eskolan?

Azken galdera honetatik abiatuta, gure gelarako proposamena luzatu ahal diegu:

Ikasleek proposatuko dute gelarako “Sentimenduen txokoa” non jarri ahal duten, zer behar duten sortzeko…. Emozioen izena agertzea aholkatzen da eta ikasle bakoitzaren argazkia inprimatzea ere bai. Ikasleek txoko hau bisitatu ahal izango dute emozio berri baten berri emateko eta haien “argazkia” horretan jartzeko. Beste aukera bat da eguneko errutinaren barruan sartzea dinamika hau ikasleei galdetzeko zelan dauden, adibidez, patiotik bueltan. Norberak bere emozioen argazki orokor bat izan dezaten “emozioen argazkia” deritzon txaltiloia bete dezake.

Aldaera: Ikasleei proposatu ahal zaie haien txokoa sortzea haien etxeetan nahi izatekotan.

 

DENBORA

Saio bat baino gehiago iraun dezake.

 

BALIABIDEAK

  • Ipuina: “Iratxoa eta barraskiloa”
  • Sentimenduen txokoa sortzeko beharrezkoa dugun materiala.

 

BIBLIOGRAFIA

Abellán, M. T., y Martí, M. (2012). Món d'emocions. Quaderns de treball. Educació Emocional. Educació primària 1. Barcelona: Barcanova

SENTIMENDUEN TXOKOA

Emozioak paperean (LH1)

Haurren heziketa emozionalaz hitz egiten dugunean haurrek norberarengan eta besteengan zenbait emozio ezagutzen ikasteko erramintez baliatzeaz ari gara; sentitzen dutena besteek ulertzeko moduan adierazten laguntzeko, eta sentitzen duten hori bideratzeko eta kontrolatzeko tresnak emateko. Ohikoa da haurrak emozio batez beteta eta nola jokatu ez dakitela sentitzea. Horregatik, hain zuzen, ez dugu nahi haurrak nola jokatu ez dakitela sentitzea; horren ordez, sentitzen dutena identifikatzeko, aztertzeko eta modu konstruktibo eta osasungarrian prozesatzeko gai izatea nahi dugu.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Oinarrizko emozioak identifikatzea
  • Oinarrizko emozioak izendatzen hastea
  • Oinarrizko emozioak bakoitzaren sentipenekin lotzea

 

GARAPENA

Gelan oinarrizko emozioak material desberdinen bitartez landu eta gero (nola sentitzen gara ataleko jarduerak ikusi), etxetik dituzten aldizkari/ipuin/egunkariak ikastetxera ekartzeko eskatuko diegu ikasleei. Ondoren, taldeetan kokatuko ditugu materialak modu orekatuan sailkatuta, eta bertako aldizkarietan agertzen diren pertsonen marrazkiekin horma-irudiak sortuko ditugu, ikusitako oinarrizko emozioen arabera sailkatuz (Poza; Tristura; nazka; haserrea, beldurra)

 

DENBORA

Ordu bete inguru.

 

BALIABIDEAK

Ikasleek ekarriko dituzten material desberdinak: argazkiak, aldizkariak, egunkariak, iragarkiak, komikiak, eta abar

EMOZIOAK PAPEREAN

 

Zer diote artelanek? (LH2)

Haurren heziketa emozionalaz hitz egiten dugunean haurrek norberarengan eta besteengan zenbait emozio ezagutzen ikasteko erramintez baliatzeaz ari gara; sentitzen dutena besteek ulertzeko moduan adierazten laguntzeko, eta sentitzen duten hori bideratzeko eta kontrolatzeko tresnak emateko. Ohikoa da haurrak emozio batez beteta eta nola jokatu ez dakitela sentitzea. Horregatik, hain zuzen, ez dugu nahi haurrak nola jokatu ez dakitela sentitzea; horren ordez, sentitzen dutena identifikatzeko, aztertzeko eta modu konstruktibo eta osasungarrian prozesatzeko gai izatea nahi dugu.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Emozioei hitza jartzen ikastea
  • Artelanetan oinarrituta, sentitzen ditugun emozioak ahoz adieraztea
  • Emozioen interpretazioa taldean egitea

 

GARAPENA

Arbela digitalean hainbat artelan aurkeztuko ditugu gelan. Ikasleei eskatuko zaie zein emozio sentitzen duten artelan bakoitzaren aurrean. Emozio horiek identifikatzeko hainbat faktore kontutan hartuko ditugu: kolorea, paisaia, pertsonaiak, formak, teknika, eta abar.

Ondoren, artelanak sailkatuko ditugu eta ikasle bakoitzak gustukoena duena erreplikatzeko aukera izango du. Ondoren, haiek egindakoekin erakustaldia egingo dugu.

DENBORA

Saio bat erabiliko dugu artelanak lantzeko, eta beste saio bat haiek emozioekin lotutako artelana sortzeko

 

BALIABIDEAK

Artelanen adibideak: Artelana1.jpg - artelana2.jpg - artelana3.jpg - artelana4.jpg - artelana5.jpg

Errotulkiak, margoak, tenperak, pintzelak,eta abar.

 

BIBLIOGRAFIA

García del Pino, E. El arte de plasmar las emociones. https://digibug.ugr.es/bitstream/handle/10481/46276/GARC%C3%8DA_DEL_PINO_EVA.pdf?sequence=1&isAllowed=y

ZER DIOTE ARTELANEK?

Emozioen erantzunak

Haurren eta helduen oinarrizko emozioak funtsezkoak dira gure esperientzia emozionala ulertzeko eta egunerokotasunean jarduteko. Hauek dira: poza, tristura, beldurra, haserrea eta nazka. Haurrei emozio horiek ulertzen eta kudeatzen laguntzeak (erantzun desberdinak daudela ikusiz) garapen sozial eta pertsonalerako funtsezko trebetasun emozionalak ematen dizkie.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUAK

  • Oinarrizko emozioak identifikatzea.  
  • Besteen emozioak errespetatzea. 
  • Oinarrizko emozio bakoitzak izan ditzakeen erantzun desberdinak ezagutzen hastea. 

 

GARAPENA

Landutako oinarrizko bost emozioak gogoratuko ditugu. Ondoren, jardueraren azalpenarekin hasiko gara.

Irakasleak emozio batek, pertsonaren arabera edo momentuaren arabera esate baterako, erantzun posible ugari dituela adieraziko die. Esate baterako, haserre sentitzen garenean, batzuek era bortitzean jokatzen duten bitartean, beste batzuk ezkutatu egiten dira.   

Egoera desberdinak lantzeko, antzezpenerako baliagarriak izango zaizkigun 6 dado ezberdin egingo ditugu:

  • Oinarrizko emozioen dadoa
  • Haserreari erantzuteko adibideen dadoa
  • Poztasunari erantzuteko adibideen dadoa
  • Nazkari erantzuteko adibideen dadoa
  • Beldurrari erantzuteko adibideen dadoa
  • Tristurari erantzuteko adibideen dadoa

Talde txikiak egingo ditugu eta talde bakoitzak emozioen dadoa botako dute eta jarraian irtendako emozio horri dagokion erantzuteko adibideen dadoa (irakurtzen ez dakitenean, irakasleak lagunduko die).

Talde bakoitzak dadoetan tokatutakoa aztertu eta egoera bat landuko dute, ondoren guztion aurrean antzeztuko dutena. Kideek, bukatzeko, zein emozio eta zein izan den sentitutako emozioaren aurrean ematen den erantzuna asmatu beharko dute.

 

DENBORA

Dadoak egiteko saio bat

Prestaketarako beste saio bat

Antzezpenetarako bi saio

 

BALIABIDEAK

Oinarrizko emozioak

Beldurraren dadoa

Haserrearen dadoa

Nazakaren dadoa

Poztasunaren dadoa

Tristuraren dadoa

 

EMOZIOEN ERANTZUNAK