GURE ARTEAN ONDO KONPONTZEN!

Pertsonen arteko harremanak onak izan daitezen, tratu onak eta zaintzaren kultura landu egin behar da eta hori lortzeko hainbat kontzeptu kontuan izan behar dugu:

ERREKONOZIMENDUA: pertsona ugari dago eta, desberdinak diren heinean, bestelako iritziak dituzte, bestelako pentsamenduak, bestelako sentimenduak... baina gureak bezain inportanteak dira. Hau da ERRESPETUAREN muina, eta norberaren errekonozimendutik eraikitzen hasi behar da bizitzaren lehenengo minututik, jaiotzetik egiten den atxikimenduaren bidez.

Erabat beharrezkoa da ENPATIA lantzea besteak zer pentsatzen duen, zer sentitzen duen eta egiten duena zergatik egiten duen ulertzeko, onartzeko… Hori egiteko, aurreko pertsona hori gure pareko onartu behar dugu.

Bestalde, KOMUNIKAZIOA dugu. Elkarrizketaren bidez beste pertsonekin gurutzatzen ditugun mezuak benetako komunikazioa izan daitezen, benetako gaitasuna behar da bai adierazteko, bai entzuteko. ELKARREN ARTEKO INTERAKZIOA, BERDINTASUNEAN: horixe da testuinguru egokiena elkarrizketarako.

Haurrek autoritate eta erreferente diren pertsonak behar dituzte emozionalki osasuntsu hazteko; izan ere, autoritateak segurtasuna ematen die eta horrek eragina dauka autoestimuan, beren buruarenganako segurtasunean. Era berean, laguntzen du jakiten zer den egin behar dena eta zer ez den egokia testuinguru jakin batzuetan eta erabakiak hartzean ondorioak egongo direla.

NEGOZIAZIOA oso inportantea da gatazkak ebazteko garaian, inplikatutako pertsonek gustura bukatzeko, ez egoteko irabazlerik ezta galtzailerik ere. Elkarbizitza-gatazkak beti egongo dira, bizitzarekin lotutako fenomenoak dira, hain zuzen ere pertsonak garelako eta desberdinak garelako, eta bizitzan zehar gure ezaugarriak, beharrak, interesak, ikuspegiak eta beste pertsonek dituztenak... denak dira maila berean inportanteak direlako; beraz, ez dago beste modu egokiagorik gatazkak ebazteko: negoziazioa.

Horretaz gain, TRATU ONAK landu egin behar dira eta, landareak bezala, zaindu, bestela gai hori ez da garatuko. Ikasleek bereizi behar dituzte tratu onak eta txarrak, eta baita aukeraketa egin ere.

Harremanen eraikuntzan eta elkarbizitzan oso garrantzitsua den beste eremu bat da PERTSONEN GARAPEN MORALA. Eremu hori esanguratsua izango da norberaren garapen pertsonalean. Ikasleek jazarpenari aurre egiteko, garapen moralean pausoak eman behar dituzte, eta gure ardura da lanketa hori egitea eta bide horretan laguntza ematea.

Garapen moralaren eraikuntza oso ondo deskribatu zuen Kholberg-ek. Hemen oso modu laburrean deskribatzen ditugu berak aipatutako maila eta estadioak. Pertsona guztiak hasten dira lehenengo estadioan, baina denak ez dira iristen seigarrenera. Gure helburua da garapen morala ahalik eta gehien garatzea.

Kohlberg-en eta Gilliganen teorien araberako garapen moralen estadioak

Kohlbergek garapen moralaren prozesua mailakatu zuen, hainbat fase bereizita. Bere teoriaren gakoak, nagusiki,  justiziaren printzipioan oinarritu ziren: printzipio moral eta lege unibertsalak, gizabanakoaren portaeren ondorioak eta horiekiko erantzukizuna.

Gilliganek teoria honi ekarpen interesgarriak egin zizkion, zaintzaren printzipioa erdigunean jarriz eta zenbait gako azpimarratuz: Testuingurua, gizabanakoen beharrak, gizakiaren izate soziala, elkarrekiko erantzukizuna.

Maila aurre-konbentzionala

1. Fase heteronomoa: Obedientzia eta zigorrarekiko beldurra

2. Fase hedonista-instrumentala: Nork bere interesen alde egitea

Ongia honakoa da: arauak eta autoritatea itsu-itsuan obeditzea, zigorra ekiditea eta pertsonei min fisikorik ez egitea.

Ikuspegi soziala egozentrikoa da. Ez ditu ikuspuntuak erlazionatzen eta asmo, interes edota behar psikologikoak ere ez ditu aintzat hartzen. 

Ekintzak dimentsio fisikoaren arabera epaitzen ditu.

Ongia da nork bere beharrak eta interesak asetzea. Araua onartzen da norbere interesak eta beharrak asetzen baditu. Eta gainontzekoek ere horrela  jokatzeko eskubidea dute. 

Ikuspegi soziala indibidualista eta zehatza da. Norberaren interesak eta beharrak  besteenetatik bereizten ditu.

Beraz, ongia erlatiboa da. Interes indibidualak zerbitzuen harreman instrumental gisa tratatzen dira, berdintasun zorrotzean oinarriturik.

Maila konbentzionala

3. Harremanekiko adostasunaren fasea: Besteen espektatibei erantzutea

4. Sistema sozialaren eta kontzientziaren fasea. Gizarteak, bere testuinguruan,   adostutako arauak

Ongia gizartean paper ona betetzea dela esaten da, besteen espektatibekin konformatuz.

Besteen gustukoa izatea eta taldea onartua izatea da norberaren jokaera bideratuko duena. Taldea jartzen da norberaren interesen eta beharren gainetik. 

Ongia betebehar soziala dela esaten da, betiere gizartearen, bere testuinguruan,  ordenaren eta ongizatearen arabera.

Pertsonen ongizatea, beren interesak eta beharrak asetzea bilatzen duen akordio sozialak jarritako arauak errespetatzen dira.  Eta horren arabera epaitzen dira pertsonen arteko harremanak.

Maila post konbentzionala edo printzipioen maila

5. Oinarritutako kontratu sozialaren eta oinarrizko eskubideen fasea

6. Elkarrekiko erantzukizunean oinarritutako printzipio etiko unibertsalen eta ongizatearen fasea

Oinarrizko eskubideen, balioen edo gizarte

bateko kontratuaren arabera definitzen da ongia.

Gizarteak onartutako arauen aurretik dauden balioak eta  eskubideak ezagutzen dituen izate soziala duen eta harremanetan bizi den gizabanakoaren ikuspegia da honako hau. Mekanismo formalen eta legalen bitartez barneratzen ditu ikuspegiak, ezagutzen ditu beste pertsonen egoerak, sentimenduak, beharrak, baina zailtasunez barneratzen ditu.

Gizateria osoak mantendu beharko lituzkeen printzipio etiko unibertsalen eta horiekin lortzen denaren arabera definitzen da ongia.

Ikuspuntu moral honetan oinarritu beharko lukete akordio sozial guztiek: jarraitutako legea eta horrekin lortutakoa.

Moraltasunaren funtsa aitortzen duen izate soziala duen  eta harremanetan bizi den gizabanako arrazional eta emozional baten ikuspegia da.

Funts hori ondokoa da: testuinguru zehatz batean eta sarean bizi den pertsona, bizitzaren iraunkortasuna eta ongizatea bera helburu gisa, eta ez bitarteko gisa,  errespetatzea.

Laburbilduz, bi dira kontuan izan behar ditugun printzipioak: ezaguna den Kanten printzipio morala: "Ez egin besteei zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena" (Justizian oinarritutakoa) eta feminismoetatik aldarrikatutakoa " Ez egin besteei beraiek nahi ez dutena" (Zaintzan oinarritutakoa).

Helburuak

  • Tratu onak eta tratu txarrak bereiztea
  • Tratu onak praktikatzea.
  • Elkarren arteko zaintzaren ardura hartzea.
  • Garapen morala garatzea.
  • Eskubideak defendatzea eta salatzea bereiztea
  • Ongizate kolektiboa lortzeko erantzukizun eta konpromiso indibidualaren zein kolektiboa garatzea.
  • Taldean "gu"aren kontzientzia positiboa lantzea.
  • Harremanak erregulatzea.

Ebaluazio irizpideak

  • Errespetua
  • Lankidetza
  • Kritikotasuna
  • Enpatia
  • Berdintasuna
  • Konpromisoa
  • Elkartasuna

Lorpen adierazleak

  • Parte hartzen du dinamiketan
  • Tratu onak eta tratu txarrak bereizten ditu
  • Tratu onak praktikatzen ditu
  • Elkarren arteko zaintzan ardura hartzen du.
  • Badaki eskubideak defendatzea ez dela salatzea.
  • Konpromisoa hartzen du ongizate kolektiboa bultzatzeko.
  • Taldekidea sentitzen da
  • Taldean harreman onak ditu
  • Badaki jazarpenari aurre egiten ez dionean konplize bihurtzen dela

Jarduerak

 Nire barnera begira

  1. Hiru ate
  2. Hodeia
  3. Bihotzeko sekretua

 Hobe guztion artean

  1. Altxorra eskuz esku
  2. Lankidetzan aritzen gara (1)
  3. Lankidetzan aritzen gara (2)
  4. Lurralde urdina
  5. Hobeto elkarrekin
  6. Guztiok elkarrekin lortzen da

 Tratu onak nahiago

  1. Tratu onak edo txarra, zer nahiago?
  2. Eserleku artean mugituz
  3. Elkarren arteko tratu ona
  4. Tratu onak?
  5. Irainak

 Guztion eskubideak defendatzen

  1. Salatzea edo eskubideak defendatzea? (1)
  2. Salatzea edo eskubideak defendatzea? (2)
  3. Eskubidea zertarako?
  4. Ez da ezer kostatzen atsegina izatea
  5. Jendea ondo tratatzea kutsakorra da
  6. Denon artean

 Autoebaluazioa