Portaerak, pentsamenduak, sentimenduak

1. Emozinatzen garenean
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUA
-
Egoera deserosoetan jokatzeko modu ezberdinak egon daitezkeela jakitea modu horiek bereiztea.
-
Komunikatzeko modu asertiboa balioestea.
GARAPENA
Ikasleek, bakarka, “Imanol eta Xabier” eranskina irakurriko dute eta bertan dauden galderei erantzungo diete.
Ondoren, binaka jarriko dira (ahal bada neska eta mutila) eta egindakoa elkarri irakurriko diote, entzute aktiboa baliatuz. Azalduko zaie ondo zertan datzan jarduera honetan entzute aktiboa izatea. Entzuten duenak ezin izango du hitz egin. Entzun, besterik ez du egingo. Ezin izango du ezer adierazi, ez hitzez, ezta hitzik gabeko hizkuntzaz ere.
Gela prestatuta egongo da. Horman honelako Din A3 orriak jarriko dira.
Ondoren, ikasleek, lauko taldetan banatuta, “Emozioak” eranskina osatuko dute. Oraingoan, taldeak sexuaren arabera bereiziak osatuko dira. Nesken taldeak eta mutilen taldeak.
Ariketa honek bi fase izango ditu:
-
Lehenengoan, ikasle batek bukatu gabeko 1. esaldia irakurriko du, adibidez, “Haserretzen naizenean… “ eta bere ondokoak esaldia osatuko du; ondoren, horren ondokoak, eta, hala, esaldia irakurri duenaren txanda izan arte. Oraingoan entzun besterik ez dute egin behar.
-
Bigarrenean, osatutako esaldien artean zein diren errespetuzko jokabideak adierazi behar dute. Ariketa egiteko, arkatzak erdira egitura kooperatiboa erabiliko da. “Emozioak” orria izango dute taldean eta denok arkatza eskuan. Taldeko ikasle batek bukatu gabeko esaldi bat irakurriko du eta taldekideek iritzia emango dute. Batek parte hartu nahi duenean, arkatza mahai erdian utzi beharko du. Arkatza hor dagoen bitartean, ezin izango du beste inork hitz egin. Bukatzen duenean, arkatza hartu, eta beste bati hitz egiteko txanda emango dio; denok emango dute beren iritzia. Adostea da helburua.
Horrela, esaldi guztiekin egingo dute. adostutakoa soilik jasoko du beste ikasle batek orri batean, eta horman daudenen artean dagokion folioan itsatsiko du; adibidez, “Haserretzen naizenean …” hasierarekin osatutako esaldien artean aukeratutakoa horman Haserrea izenburuko folioan itsatsiko dute.
Bukatzeko, eta talde handiak kontuan izanik helburua zela jakitea egoera deserosoetan jokatzeko modu ezberdinak egon daitezkeela horiek bereiztea eta modu asertiboa balioestea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:-
Zer ikasi duzu?
-
Zer hobetu behar dugu?
-
Neska edo mutila izateak eragina du emozioetatik eratortzen diren portaeretan? Zergatik?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
Saio bat
BALIABIDEAK
Din A3 orriak
2. Egoera zailetan
HELBURUA
-
Egoera deserosoetan jokatzeko modu ezberdinak egon daitezkeela jakitea eta modu horiek bereiztea.
-
Komunikatzeko modu asertiboa balioestea.
GARAPENA

Pertsonek hiru motatako jokabideak izaten dituzte lehen deskribatutako (gaizki sentiarazten gaituzten) egoeren aurrean edota eguneroko bizitzako bestelako egoeretan. Irakasleak jokabide moten eta premisen arteko lotura azalduko die arbelean.
Talde handian, biribilean jarrita, ikasle bakoitzak berak aukeratutakoak irakurriko ditu eta besteen aurrean azalduko du zergatik diren asertiboak.
Bukatzeko, eta talde handian, kontuan izanik helburua zela egoera deserosoetan jokatzeko modu ezberdinak egon daitezkeela jakitea, haiek bereiztea eta modu asertiboa balioestea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
-
Zer ikasi duzu?
-
Zailtasunak izan dituzu?
-
Zer hobeto behar dugu?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
Saio bat
BALIABIDEAK
Arbela
3. Esaldi biribilak, esaldi hutsak
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUA
-
Norbera jabetzea dituen aurreiritziez, eta ekartzen dituzten ondorioak ikustea.
GARAPENA
Binaka jarrita, kide batek “Esaldia bukatu 1 eranskina izango du eta besteak “Esaldia bukatu 2 eta elkarri elkarrizketa egingo diote bakoitzak bere eranskina erabiliz.
Ondoren, talde handian, irakasleak azalduko du zer diren aurreiritziak eta adibideak jarriko ditu arbelean. Adibideak izango dira ikasleen errealitatearekin lotutakoak. Komeni da mota ezberdinetako aurreiritziak jartzea: sexistak, arrazistak, xenofoboak, homofoboak…
Talde handian, Snack Attack bideoa ikusiko dute. Baina bideoa ikusi baino lehen, “Amona eta gaztea” eranskina pasatuko zaio ikasle bakoitzari, bideoa ikusi ondoren erantzun behar dituzten galderak ezagut ditzaten, eta bideoa ikusten duten bitartean beren pentsamenduetan eta emozioetan arreta jar dezaten.
Bakarka, “Amona eta gaztea” eranskina beteko dute.
Ondoren, talde txikitan, egin dutena partekatuko dute. Ikasle batek galderak irakurri eta besteek, txandaka, jarritako erantzuna irakurriko dute. Ez da eztabaidatzeko unea izango, elkarri entzutekoa baizik. Seigarren galderaren erantzunak taldekide batek idatziko ditu paper batean.
Ondoren, talde handian, talde txiki bakoitzeko kide batek irakurriko du seigarren galderan komentatutakoa, hau da, Zer motatako aurreiritziak islatu dira bideoan? galderan.
Ondoren, bakarka, saio hasieran elkarrizketan jasotakoa aztertuko dute, eta bertan aurreiritziak islatzen dituzten esaldi biribilak azpimarratuko. Azpimarratutakoa talde handian partekatzeko eskatuko die irakasleak ikasleei.
Talde handian, kontuan izanik helburua zela norberak dituen aurreiritziez jabetzea eta ekartzen dituzten ondorioak ikustea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
-
Zer ikasi duzu?
-
Zer hobeto behar dugu?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
Saio bat
BALIABIDEAK
Snack Attack bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=38y_1EWIE9I