Autoestimua eta autokontzeptua praktikan jartzen

Gauza asko egiten ditut

Haurrei gogoratu behar diegu gauza asko egiteko gai direla. Beren autonomiaz kontziente izan behar dira, zailtasunei aurre egiteko gai izan daitezen. “Nik badakit hori egiten” esaldiak segurtasun handia ematen die.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Norberak dituen mugak hobetzeko aukera gisa ikustea.
  • Zailtasunei aurre egiteko gaitasuna lantzea

 

GARAPENA

Irakasleak lehendik prestatutako fitxa bana entregatuko die ikasleei. Ikasleak, fitxa hori bete eta eskuan dutela, borobilean eseriko dira. Ondoren, ikasleek, banan-banan, ondo egiten dituzten bi gauza eta gaizki egiten dituzten beste bi esango dituzte. Balio moralak eta jarrerak hartuko ditugu kontuan, ez ekintzak. Irakasleak, arbelean, ikasleek egiten dakizkiten gauzen zerrenda idatzi eta horma-irudi bat egingo dugu. Bukatzeko, hausnarketa egingo dugu, eta bakarka eta taldean zenbat gauza egiten dakiten frogatu ahal izango dute ikasleek.

 

DENBORA

Ordu bete

 

BALIABIDEAK

  • Arkatzak
  • Margoak

 

BIBLIOGRAFIA

Garmendia Iturrioz ,I. (2008)Adimen emozionala. Lehen hezkuntza.1.go zikloa, Gipuzkoako Foru Aldundia,Donostia.

 

GAUZA ASKO EGITEN DITUGU

 

Ipurdiak dantzan

Autokontzeptua nork bere burua ikusi eta definitzeko duen modua da, identitate pertsonalak eta sozialak gutako bakoitzak nola eratzen duen. Dimentsio anitz biltzen ditu, hala nola norberaren itxura fisikoa, familia, etnia eta nazioa, lagunak, ikasketak, lana eta ondasunak. Ezaugarri egonkorrak dira pertsonak bere buruari buruz ezarri eta beraz autokontzeptua definitzen dutenak; hala ere pertsonaren esperientziak moldatzen du, eta adinaren arabera aldatzen doa.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Norbere burua onartzea eta maitatzea
  • Norbere ezaugarri pertsonalak definitzen ikastea

 

GARAPENA

Jolas honetan, pertsona bat borobilaren erdian gelditzen da eta esaldi honi jarraituz” Jarri ipurdiak dantzan...” gehituko dio besteek izan dezaketen ezaugarri bat edo edozein ezaugarri espezifikoko jarraibideak ematen ditu. Adibidez “jarri ipurdiak dantzan matematika gustoko dutenak...” “Jarri ipurdian dantzan ondo idazten dutenak” “Jarri ipurdiak dantzan dantzatzea gustoko dutenek”...Ezaugarri hori betetzen duten parte-hartzaileek altxatu eta zirkuluan tokiz aldatu behar dute, gidariak ere toki berria hartuko du. Txanda bakoitzaren amaieran tokirik gabe geratu den pertsona bihurtzen da jokoaren hurrengo txandarako lider edo gidari.

Saioa amaitzean talde handian ondo legoke hausnarketatxoa egitea. Bakoitzak zenbatetan altxatu den, zer da ondo egiten duen hori, zer duen gustoko.... Zer berri ikasi duen bere ikaskideetaz momentura arte ez zekiena....

Adibideak: Masajea eskuekin edingo dugunerako hauek izan daitezke lagungarriak.

  • Ondo dantzatzen dutenak
  • Mendia / hondartza....gustoko dutenak
  • (Ikasgaia).....gustoko dutenak
  • Abestea.... gustoko dutenak
  • Lagun onak direnak
  • ....

 

DENBORA

Saio bat

 

IPURDIAK DANTZAN

Albiste politak

Autoestimua jokatzera, jardutera eta motibatzera bultzatzen gaituen sentimendua da. Gizakiak daukan ezaugarri bereizgarrietako bat baliozko epaiak egiteko gaitasuna da, hau da, pertsona bakoitzak gainontzeko pertsonak, elementuak edo inguruneko egoerak modu positiboan zein negatiboan baloratzeko daukan gaitasuna da. Horrela, nork bere buruari buruz egiten duen auto-kontsiderazio positibo edo negatiboaren ebaluazio globala da autoestimua.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Pentsamendu baikorrez gozatzea
  • Norbere burua onartzea eta maitatzea

 

GARAPENA

Irakasleak liburuxka bat egin behar dutela esango die ikasleei. Liburuxka hori ahalik eta ederren egin beharko dute, koloreztatuz, marrazkiak eginez edo argazkiak erabiliz.

Liburuxka beti gelan izan behar dutela esango diegu ikasleei, eta gertakari positibo bat bizitzen duten bakoitzean, eskolan, etxean edo kalean, liburuxkan marraztu eta esaldi bat idatziko dute. Astean behin, marraztutakoaren eta idatzi dugunaren inguruko hausnarketa egingo dugu. Liburuxkak atal bat izango du hilabeteko, eta etxera eramango dute ikasturte amaieran.

 

DENBORA

Saio bat erabiliko da liburuxka egiteko.

Ariketa hau ikasturte osoan zehar egingo da.

 

BALIABIDEAK

  • Liburuxka eta margoak

 

BIBLIOGRAFIA

Garmendia Iturrioz, I Adimen emozionala. Lehen hezkuntza.1.go zikloa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 2008

 

ALBISTE POLITAK

 

Zure gainean erori

Autoestimua jokatzera, jardutera eta motibatzera bultzatzen gaituen sentimendua da. Gizakiak daukan ezaugarri bereizgarrietako bat baliozko epaiak egiteko gaitasuna da, hau da, pertsona bakoitzak gainontzeko pertsonak, elementuak edo inguruneko egoerak modu positiboan zein negatiboan baloratzeko daukan gaitasuna da. Horrela, nork bere buruari buruz egiten duen auto-kontsiderazio positibo edo negatiboaren ebaluazio globala da autoestimua.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Norbere burua onartzea eta maitatzea
  • Norbere gaitasunak eta mugak ezagutzea

 

GARAPENA

Dinamikarekin hasi aurretik, ikasleekin adostu ahal da gelarako gustuko duten “playlist-a” sortzea (Euskal abestiak, esanahia duten abestiak, lasaiak….). Bestela, guk aukeratutako abestietan oinarrituko gara saio honetarako.

Aulkiak borobilean jarrita, ume bakoitzeko aulki bat egotea estimatzen da. Hasiko gara aulki bat kentzen, musika jartzen eta ikasleak aulkien inguruan dantzatzen gelditu gabe. Musika geldituko dugunean, aulki batean esertzen saiatu beharko dira. Batentzako ez da lekurik egongo, eseri beharko da bere alboko kidearen gainean eta berari buruz gauza on bat esan. (“Jone asko laguntzen nauzu…/ Beñat, oso zintzoa zara/ …”). Dinamikan zehar, tokiz aldatzea proposatuko zaie. Ez da galtzailerik/irabazlerik egongo. Aulkiak kentzen joango gara (ez da zertan banaka izan behar, hirunaka…) Saiatu beharko gara ikasle guztiek gutxienez behin hitz gozoak jasotzea.

Amaiera emateko, talde handian hausnartuko dugu dinamikaz, lurrean etzan egingo gara eta begiak itxiz isilik egongo gara tarte batez, honako galderak egin ahal dizkiegu. Zein gauza on esan dizute? Espero zenuen? Ados zaude? Beste bat gehitu ahal izango zenuke?... Nahi duenak taldean elkarbanatu ahal ditu gero.

 

DENBORA

Saio bat

 

BALIABIDEAK

  • Aulkiak
  • Playlist-a.

ZURE GAINEAN ERORI

Maitasungrama

Autoestimua jokatzera, jardutera eta motibatzera bultzatzen gaituen sentimendua da. Gizakiak daukan ezaugarri bereizgarrietako bat baliozko epaiak egiteko gaitasuna da, hau da, pertsona bakoitzak gainontzeko pertsonak, elementuak edo inguruneko egoerak modu positiboan zein negatiboan baloratzeko daukan gaitasuna da. Horrela, nork bere buruari buruz egiten duen auto-kontsiderazio positibo edo negatiboaren ebaluazio globala da autoestimua.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Norberarengan eta besteengan alderdi baikorrak antzematea
  • Elkarren arteko harremanak sendotzea.

 

GARAPENA

Maitasungrama gelan erabiltzeko tresna da, ikaskideen arteko laguntasuna bultzatzeko eta haien artean ondo egiten dituztenak goraipatzeko balio duena. Gelako ume guztien sobreak itsatsita egongo dira. Astean zehar, ikaskideei mezu positiboak utzi ahal izango dizkiete (gehienez 3 astean, pertsona ezberdinei), gelan/patioan ondo egiten dituzten ekintzak goraipatuz. . Denek jasotzen dutela ziurtatzeko beste modu bat ume bakoitzari mahai gainean izen bat uztea da. Horrela, aste horretan egokitutako pertsona "espiatzen" du; eta egindako gauza on batekin geratu eta ohar batean idazten dio. Gu adi ibili beharko gara ikusteko ikasle guztien sobreetan mezuak daudela, horrela ez balitz, guk utziko diegu bat. Saiatuko gara indartzen ikaskideen arteko kontua dela, ez bakarrik lagunena.

  1. Maitasungramaren azalpena
  2. Ume bakoitzak bere sobrean  izena jarri, dekoratu eta horman itsatsiko du.
  3. Hiru ohar idazteko aukera izaten dute eta ezin izango diote pertsona berberari bidali. Hiru motatako mezuak daude:
    1. Eskertzea
    2. zoriontzea
    3. barkamena eskatzea.
  1. Modu anonimoan edo identifikazio pertsonalarekin egin daiteke.
  2. Mezua beharrean, irudiak ere erabil daitezke.

Astean zehar, momentu bat eskaini behar zaie hauek betetzeko. 

Amaitzeko, astean zehar adostutako momentuan ( tutoretza saioa aproposa) maitasungraman bakoitzak jasotako oharrak irakurri egiten dira.

Oharra:

Adin honetan, gerta daiteke ideia falta izatea idazterako orduan. Proposatzen da hiru ohar moten adibideak gertu izatea.

Eskertzekoak:

  • Elkarrekin jolastu duzuelako.
  • Asko lagundu zaituelako lan bat egiten
  • Zure laguna delako eta maitasuna erakusten dizulako
  • Besarkada handi bat eman dizulako. 

Zoriontzekoak:

  • Lanak ondo /garaiz egin dituelako
  • Beste bat lagundu duelako
  • Arduratsua izan delako
  • Parte hartu duelako

Barkamenekoak:

  • Oihukatu duelako
  • Hitz itsusiren bat esan duelako
  • Kasu egin ez diolako
  • Liskarren bat izan duelako

DENBORA

Saio bat azalpenerako eta gelan kokatzeko.

Eskolako programazioan txertatu erabileraren maiztasuna.

 

BALIABIDEAK

  • Kartulinak eta sobreak

MAITASUNGRAMA