Sintonia-unea
Nire gorputzarekin BAT
HELBURUA
- Arnasaren bidez, nork bere emozioekin, pentsamenduekin eta gorputzarekin konektatzea
GARAPENA
Erlaxatzeko leku lasai bat behar da, inork molestatuko ez duen leku bat; saiatu behar da isilik egoten. Askotariko jarrerak erabil daitezke erlaxatzeko; esaterako, gelan eserita, bizkarra tente, besoak izterren gainean jarrita eta begiak itxita.
Erlaxatzeko, ezinbestekoa da arnasketa sakona eta lasaia mantentzea. Ikasleek beren gorputz-ataletan ipiniko dute arreta, oinetatik hasi eta goraka joanda. Atal bakoitzean, zerbait gogortuta daukaten aztertuko dute eta, izanez gero, atal horri lasaitzeko agindua emango diote. Besoak, sorbalda, lepoa eta burua ere aztertu eta tentsioak askatuko dituzte. Bukatzeko, eta gorputzaren atal guztiak aztertu ondoren, arnasan ipiniko dute arreta.
Erlaxazio-saioa amaitzean, ikasleek arnasa sakon hartuko dute eta, besoak luzatzen dituzten bitartean, begiak irekiko dituzte.
DENBORA
5’30’‘
BALIABIDEAK
- Audio hau izango da ardatza: “Nire gorputzarekin BAT” (Egilea: Marina Pintos)
- Nire gorputzarekin BAT