Sintonia-unea
Arnasaren bidez, nire gorputzarekin BAT
HELBURUA
- Arnasaren bidez, nork bere emozioekin, pentsamenduekin eta gorputzarekin konektatzea
GARAPENA
Erlaxatzeko leku lasai bat behar da, inork molestatuko ez duen leku bat; saiatuko behar da ixilik egoten. Postura ezberdinak erabili daitezke erlaxatzeko. Gelan, eserita egingo da, bizkarra tente, besoak iztarren gainean eta begiak itxita. Erlaxatzeko ezinbestekoa da arnasketa sakon eta lasaia mantentzea. Erlaxatzerakoan burua ere lasaitu behar da. Saiatuko dira buruko pentsamenduak blokeatu gabe, lasai eta modu libre batean uzten. Erlaxazio saioa amaitzerakoan, arnasa sakon hartu, begiak ireki, besoak eta hankak poliki mugitu gorputza luzatu eta bortizkeriarik gabe pixkanaka altxatuko dute.
DENBORA
Audioa 2:15 minutukoa da. Komeni da lehenengo aldian osoa egitea.
BALIABIDEAK
Audio hau izango da gidaria: Isiltasunaren_minutu_magikoa.mp3 (Egilea: Marina Pintos)