SINTONIA UNEA

Gora bihotza
Gora bihotza!
HELBURUA
-
Arnasaren bidez nork bere emozioekin, pentsamenduekin eta gorputzarekin konektatzea.
GARAPENA
Erlaxatzeko leku lasai bat behar da. Postura ezberdinak erabili daitezke erlaxatzeko. Gelan eserita egin daiteke, bizkarra tente, besoak izterren gainean eta begiak itxita. Erlaxatzeko ezinbestekoa da arnasketa sakon eta lasaia mantentzea. Saiatuko behar da isilik egoten.
Erlaxatzerakoan burua ere lasaitu behar da. Saiatuko dira buruko pentsamenduak blokeatu gabe, lasai eta modu libre batean uzten. Arretara arnasketara eramatea lortu dutenean, arnasa hartzean gorputza nolakotasun baikorrekin beteko dutela imajinatzea eskatuko diegu ikasleei: konfiantza, maitasuna, lasaitasuna, apaltasuna, ausardia, intuizioa, sormena, eskuzabaltasuna, pazientzia, …
Arnasa botatzean ongizatea oztopatzen duten iluntasunak botatzen dituztela imajinatuko dute: beldurrak, inbidiak, kezkak, lotsak, tristurak, … Arnasa hartzetarakoan argiz beteko dira eta botatzerakoan iluntasunak askatu. Arnasa hartu ondoren barruan bi edo hiru segundoz eusteko proba egin dezakete ere, gero arnasa poliki-poliki askatzeko, lasaitasunaren sentsazioa indartuz.
Erlaxazio saioa amaitzerakoan, arnasa sakon hartu, begiak ireki, besoak eta hankak poliki mugitu gorputza luzatu eta bortizkeriarik gabe pixkanaka altxatuko dute.
DENBORA
7 minutu
BALIABIDEA
Audio hau izango da ardatza: Argitasunak onartzen.mp3 (Egilea: Marina Pintos)
Soinuak eta pentsamenduak
Soinuak eta pentsamenduak
HELBURUA
Arreta osoa hobetzeko estrategia bat soinuen eta pentsamenduen inguruko kontzientzia handitzea da; gauzak diren modukoak ikusi, hautematen duzunarekin lotu gabe. Soinuak etorri eta joan egiten dira; pentsamenduak soilik pentsamenduak dira, eta ez dira beti egia izaten.
GARAPENA
Eseriko dira, bizkarra tente baina eroso, oinak lurrean eta eskuak belaunen gainean. Begiak itxi edo aurrean duten zerbaiti begiratu diezaiokete.
Arreta entzumenera eraman, gelatik kanpoko soinuetara, gela barruko soinuetara, gorputzetik hurbil dauden soinuetara. Soinuen tonuaren, bolumenaren eta erritmoaren sentsazioak sentitu.
Distrakzioak erraz etortzen dira, erraz sor ditzakete soinuek istorio bat. Horretaz jabetzen badira, pentsamendutik kanpo ateratzen saiatu eta entzun soinuak etorri eta joan ahala
Soinuak nola iristen diren entzunda, horrela egon apur batez eta, ondoren, jarraitu aurrera, beste batzuetara joan.
Utzi soinuak desagertzen eta arreta adimenera eraman. Hauteman pentsamenduak eta utzi etortzen eta joaten, soinuekin egin duten moduan.
Utzi pentsamenduei joaten, eta eraman arreta arnasketara, eman arreta arnasketari soilik. Nahi izanez gero, arnasgorak eta arnasbeherak zenbatu.
HAUSNARKETARAKO IRADOKIZUNAK:
Zer nabaritu duzu? Zer sentitu duzu? Pentsamendurik hauteman duzu? Konturatu al zara pentsamendu batzuek zeure burua harrapatu dutela? Ikusi ahal izan dituzu zure pentsamenduak hodeien moduan? Nondik uste duzu etorri direla pentsamenduak? Konturatu al zara pentsamendu batzuek gorputzari eta emozioei eragin dietela? Pentsamenduak egia zirela uste duzu? Zergaitik?
DENBORA
Ariketa: 5-7 minutu
Hausnarketa: 5 minutu
BALIABIDEAK
Soinuak eta pentsamenduak UPRIGHT proiektua)
____________________________
UPRIGHT proiektua. Mette Marie Ledertoug, 2022