SINTONIA UNEA

Itsasontzia askatuz
HELBURUA
- Arnasaren bidez, nork bere emozioekin, pentsamenduekin eta gorputzarekin konektatzea eta emozioetatik aske sentituz erlaxatzea.
GARAPENA
Praktika honetarako, leku lasai bat behar da, inork molestatuko ez gaituen leku bat. Isilik egoten saiatu behar dute. Postura ezberdinak erabili daitezke. Gure kasuan, eserita egingo dugu, bizkarra tente, besoak izterren gainean eta begiak itxita.
Erlaxatzeko, ezinbestekoa da arnasketa sakon eta lasaia mantentzea. Erlaxatzerakoan burua ere lasaitu behar da. Ikasleak saiatuko dira buruko pentsamenduak blokeatu gabe, lasai eta modu libre batean uzten.
Erlaxazio saioa amaitzerakoan, ikasleek arnasa sakon hartuko dute, begiak irekiko dituzte eta poliki-poliki besoak eta hankak mugituz, gorputza luzatuko dute.
DENBORA
- Audioak 4’08’’ ko iraupena du, baina, ariketa praktikatu ahala, isiltasunaren iraupena luzatzen joango gara, bost minutura iritsi arte.
BALIABIDEAK
Audio hau izango da gidaria:
- Itsasontzia askatuz.mp3. Maria Pintos
Bihotzeko meditazioa
HELBURUA
Zureganako eta besteenganako ontasuna eta gupida handitzea. Nor garen edo non bizi garen alde batera utzita, denok bizi nahi dugu osasuntsu eta zoriontsu. Sentimendu positiboak lantzea eta kontziente izatea onberatasunez aritzeak zoriontsuago egingo gaituela.
GARAPENA
Ariketa honetan, ikasleek norbera eta besteenganako onberatasuna landuko dute, norberaganako onena ekarri eta gero jokatu onberatasun horrekin besteengan.
Hasteko, jesarri eta arnasketa behatu. Begiak itxi ahal dituzte edo, bestela, aurrean dagoen zerbaiti begiratu. Esku bat bihotzean jarri ahal dute eta nola sentitzen diren behatu. Eskua bertan mantendu ahal dute ariketa osoan zehar edo altzoan jarri.
Prest daudenean, adeitasuna eta laguntasuna eragin honako hau esanez beren baitan:
Pozik bizi nahi dut, osasuntsu bizi nahi dut, zailtasunei aurre egin nahi diet, bizitzaz gozatu nahi dut.
Jarraian, pentsamendu adeitsuak besteei bidaliko dizkiete, inporta zaien norbaiti, ikaskide bati edo ia ezagutzen ez duten norbaiti.
Ikaskide guztiei pentsamendu adeitsuak bidaliko dizkiete. Haietako bat dira, beraz, nahi adeitsu horiek jasotzen ari dira ere bai.
Planeta osoko pertsonei ere bidali ahal dizkiete pentsamendu horiek.
Arreta arnasketara itzuli.
OHARRA (hausnarketarako iradokizunak):
Zer nabaritu duzu? Zer sentitu duzu? Zerbait nabaritu duzu zure gorputzean ariketa
hori egitean? Zergatik uste duzu garrantzitsua dela zuri eta besteei pentsamendu atseginak
bidaltzea? Zer beste nahi on dituzu zuretzat edo besteentzat?
DENBORA
Ariketa: 7-10 min
Hausnarketa: 5 min
BALIABIDEAK
Bihotzeko meditazioa (UPRIGHT proiektua)
_______________________
UPRIGHT proiektua. Mette Marie Ledertoug, 2022