Taldea ezagutzen

Nor naiz ni? (LH1)

Konpetentzia soziala beste pertsonekin harreman onak mantentzeko gaitasunean oinarritzen da. Hori lortzeko oinarrizko gaitasun sozialak kontrolatzea, besteenganako errespetua izatea, komunikazio adierazgarria lantzea, emozioak partekatzea, jarrera kooperatibo bat garatzea, asertibitatea izatea (jarrera orekatu bat izateko), gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko gaitasuna izatea eta egoera emozionalak kudeatzeko gaitasuna izatea beharrezkoa da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Elkar ezagutzea eta ikaskideen arteko harremana sendotu.

 

GARAPENA

Ikasleen arteko ezagutza sustatzeko NOR DA NOR jolasa erabiliko dugu. Ikasle bakoitzak bere irudia sortu beharko du eta taula handi batean itsasi egingo du.

Kasu honetan, ez ditugu kontuan hartuko ezaugarri fisikoak. Nor da Nor partida irabazteko planteatuko ditugun galderak ikasleen zaletasunei lotuta egongo dira.

 

DENBORA

Saio bat erabiliko da.

Ariketa hau ikasturte osoan zehar egin daiteke.

 

BALIABIDEAK

  • Paper txuria
  • Margoak
  • Taula

NOR NAIZ NI?

 

Nor naiz ni? (LH2)

Konpetentzia soziala beste pertsonekin harreman onak mantentzeko gaitasunean oinarritzen da. Hori lortzeko oinarrizko gaitasun sozialak kontrolatzea, besteenganako errespetua izatea, komunikazio adierazgarria lantzea, emozioak partekatzea, jarrera kooperatibo bat garatzea, asertibitatea izatea (jarrera orekatu bat izateko), gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko gaitasuna izatea eta egoera emozionalak kudeatzeko gaitasuna izatea beharrezkoa da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Gelako kideen arteko elkar ezagutza bultzatzea
  • Gelako giro osasungarria lortzea

 

GARAPENA

Taldeko kide bat gelatik aterako da, bolondresa. Gelan gelditzen diren ikasleen artean bat aukeratuko dugu eta ikasle horri buruzko erantzunak eman beharko ditugu. Kanpoan gelditu dena, gelara sartzean, honek Bai edo Ez erantzuna duten galderak egin beharko ditu talde handian , kidea nor den asmatu arte.

Galdera hauek gidatzeko hasieran, irakasleak ereduak emango dizkio, adibidez:

  • Ile luzea du?
  • Begi marroiak ditu?
  • Anai-arrebarik du eskolan?
  • Saskibaloia gustuko du?
  • Jantokian bazkaltzen du?

Ekintza errepikatuko dugu, kide desberdinak aukeratuz.

Aldaera: Behin ikasleek dinamika ezagututa, galdera kopurua zehaztu daiteke, kidea asmatzeko. Esaterako, sei galdera egin daitezke soilik asmatzeko. Bikoteka ere atera daitezke gelatik, eta bi ikasleren artean galderak proposatu talde handiari.

 

DENBORA

Ikasle kopuruaren araberakoa izango da. Zenbat eta ikasle gehiago, orduan eta saio gehiago erabiliko ditugu dinamika aurrera eramateko.

 

BALIABIDEAK

Parte hartze aktiboa

NOR NAIZ NI?

Animaliekin jolasean

Konpetentzia soziala beste pertsonekin harreman onak mantentzeko gaitasunean oinarritzen da. Hori lortzeko oinarrizko gaitasun sozialak kontrolatzea, besteenganako errespetua izatea, komunikazio adierazgarria lantzea, emozioak partekatzea, jarrera kooperatibo bat garatzea, asertibitatea izatea (jarrera orekatu bat izateko), gatazkak prebenitzeko eta konpontzeko gaitasuna izatea eta egoera emozionalak kudeatzeko gaitasuna izatea beharrezkoa da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Gelako kideen arteko elkar ezagutza bultzatzea
  • Besteak errespetatu eta baloratzea.

 

GARAPENA

Bi ekintza ezberdin planteatzen dira saio honetarako.

  1. Zein animalia naiz?

Animalia baten irudia bizkarrean jarriko diogu ikasle bakoitzari, haiek ez ikusteko moduan. Ikasleak espazioan zehar mugitzen arituko dira, eta gelakideek zein animalia dituzten begituko dute. Seinale bat eman eta gero, bi pertsona gurutzatzen direnean saiatu beharko dira haien animalia asmatzen. Adibidez: hegoak ditut? Erantzunak bai edo ez izan behar dira. Ez du balio: ez ,hegatsak dituzu. Pertsona berari galdetu diezaiokete behin baino gehiagotan, baina ez bi aldiz jarraian. Bakoitzak bere animalia aurkitu ondoren, jarraitu ahal izango du bere ikaskideak laguntzen. Jolasa amaitzen da mundu guztiak bere animalia zein den dakienean.

Talde handian gero, bakoitzak bere animaliaren inguruko hausnarketa egingo du. Gustoko dut? Zein ezaugarri gustatzen zait? zein ez?...

  1. Zure bila noa!

Ikasle bakoitzari animalia baten txartel bat banatuko zaio. Txartel guztiak bikoiztuta egongo dira (gelako bi umek animalia berdina izango dute). Bakoitzak bere txartela ikusi ahal izango du baina ez besteena. Ume bakoitzak paper zati bat eta boligrafoa eramango ditu berarekin. Helburua da ikasle bakoitzak bere animalia bikotea topatzea. Hori egiteko, gelatik banatuta animalia horren soinua imitatzen joango dira haien bikotea topatu arte. Behin topatuta, paper zati horretan bere kide horri ohar polit bat idatziko diote berataz gustatzen zaien gauza bat aipatuz.

 

DENBORA

Ikasle kopuruaren araberakoa izango da, saio bat estimatzen da.

 

BALIABIDEAK

  • Animalia ezberdinen txartelak / haien izenak.

 

BIBLIOGRAFIA

Claeys Bouuaert, M. (2020). Educación Emocional de la Infancia a la Adolescencia. Actividades para Todas las Edades. Narcea.

ANIMALIEKIN JOLASEAN

 

Jolas kooperatiboen saioa I

Jolas kooperatiboan, parte hartzaile guztiek, elkarrekin, aurre egin beharreko arazo edo erronkari elkarlanaren eta lankidetzaren bidez ekiten diote, komunikazioa, arreta, elkar entzutea, enpatia eta kooperazioa bezalako balioak bultzatuz. Beraz, jolas kooperatiboak elkarren zaintzarako, auto-erregulaziorako, zein gatazken kudeaketarako ateak irekitzen dizkigu. Jolasean, bakea, zaintza, inklusioa, sormena eta harreman horizontalak sustatzen dituzten balioak berezko izatea lortzen badugu, balio-eskala horretan hezteko ingurune batean egingo dute ikasleek prozesua eta etorkizunean izango diren helduen eta garatuko dituzten gizarte-dinamiken eraldaketa prozesuaren hasieran jarriko ditugu.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Partaideen arteko lankidetza sustatzea
  • Talde barneko kohesioa garatzea
  • Ikasle guztien parte hartzea sustatzea
  • Partaideen autoestimua eta segurtasuna indartzea
  • Ikasleen arteko komunikazioa lantzea

 

GARAPENA

Hona hemen tutoretza saioetan talde kohesioa lantzeko jolas desberdinak:

  • Giza korapiloa

Hasiera batean ikasle guztiak eskutik helduta egongo dira. Helburua korapilo bat egitea izango da eta ondoren hori askatzea.

Ikasle guztiak eskutik helduta egongo dira haien artean, korapilo moduko bat eginez lotuko dira eta haiei korapiloa nahikoa dela iruditzen zaienean STOP esan eta dauden bezala geratu beharko dira. Korapiloan sartu gabe geratu den ikasle bakarraren lana (aukeran bi izan daitezke), korapiloko kideak askatu gabe korapiloa askatzea izango da.

Korapilo barruan daudenek, lagun diezaieke haien ustez nola egin beharko litzatekeen esanez; ikuspuntu desberdinak elkartuz.

Korapiloa behin baino gehiagotan sortu eta desegin daiteke taldean.

  • Besarkada musikala

Hasiera batean ikasle guztiak espazioan sakabanatuta egongo dira. Helburua besarkadak ematea izango da.

Musika bizia entzuten den bitartean, ikasleek jauziak emango dituzte eta modu librean arituko dira dantzan espazioan zehar.

Irakasleak musika gelditzean, pertsona bakoitzak inguruan duen kideren bat besarkatu beharko du. Guztiak elkarri besarkatuta daudenean (kopurua bikoitia ez bada, hirunaka ere besarkatu daitezke), besarkatu dutenaren ikaslearen ezaugarri positiboa ahoz adieraziko dute.

Berriz ere musika jarriko da eta parte hartzaileak berriro hasiko dira jauzika eta dantzan, musika gelditzen den arte. Orduan, beste kideren bat besarkatu beharko dute berriz ere.

Horrela arituko dira zortzi edo hamar saio egin arte. Jolasaren nondik norakoak adieraztean, komeni da azaltzea alboan duten kidea besarkatu beharko dutela; izan ere, helburua da taldeko ahalik eta kide gehien besarkatzea.

  • Ez dadila globoa erori

Hasiera batean ikasleak hirunaka jarriko ditugu eta talde bakoitzak bi globo izango ditu (gerta daiteke talderen bat laukoa izatea). Talde bakoitzeko kideek beraien globoak soilik ukitu ahalko dituzte eta goraka bultzatu beharko dituzte lurra ukitu ez dezaten. Globoren batek Lurra ukitu bezain laster talde horretako kideak eseri egingo dira. Horrela jarraituko dute talde guztiko kideak eserita gelditu arte.

Aldaera: ikasle kopurua aldatu, globo kopurua aldatu, globoa ukitzeko modua aldatu ( buruarekin, oinarekin, eskumako eskuarekin, eta abar).

 

DENBORA

Saio batean lau jolas hauek behin egin daitezke, eta gero horiek errepikatu ondorengo saioetan.

 

BALIABIDEAK

Globoak

JOLAS KOOPERATIBOEN SAIOA I

Jolas kooperatiboen saioa II

Jolas kooperatiboan, parte hartzaile guztiek, elkarrekin, aurre egin beharreko arazo edo erronkari elkarlanaren eta lankidetzaren bidez ekiten diote, komunikazioa, arreta, elkar entzutea, enpatia eta kooperazioa bezalako balioak bultzatuz. Beraz, jolas kooperatiboak elkarren zaintzarako, auto-erregulaziorako, zein gatazken kudeaketarako ateak irekitzen dizkigu. Jolasean, bakea, zaintza, inklusioa, sormena eta harreman horizontalak sustatzen dituzten balioak berezko izatea lortzen badugu, balio-eskala horretan hezteko ingurune batean egingo dute ikasleek prozesua eta etorkizunean izango diren helduen eta garatuko dituzten gizarte-dinamiken eraldaketa prozesuaren hasieran jarriko ditugu.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • Partaideen arteko lankidetza sustatzea
  • Talde barneko kohesioa garatzea
  • Partaideen autoestimua eta segurtasuna indartzea

 

GARAPENA

Hona hemen tutoretza saioetan talde kohesioa lantzeko jolas desberdinak: 

  • Orkestra zuzendaria

Umeak lurrean esertzen dira zirkulu bat osatuz. Orkestra bat garela azaltzen diegu, baina orkestrek ondo funtziona dezaten, horiek zuzenduko dituen zuzendari bat izan behar dute. Beraz, aukeratzen dugun zuzendariak adierazten dizkigun mugimenduak jarraitu beharko ditugu.

Ume bat aukeratzen dugu, orkestraren zuzendaria nor den asmatu behar duena, eta kanpora bidaltzen dugu, zuzendaria aukeratzearen prozesuan egon ez dadin.

Irakasleak zuzendaria nor izango den aukeratuko du. Behin aukeraketa eginda dagoenean, kanpoan dagoen ikaslea gelara bueltatuko da.

Zuzendaria keinuka hasiko da, eta orkestra (gainerako umeak) imitatzen hasiko dira. Zirkulutik kanpo dagoen parte-hartzailea, bertan sartzen da eta zuzendaria nor den asmatzeko hiru aukera ditu. Lortzen ez badu, eseri egingo da eta zuzendariak bere papera beteko du. Horrela, jokoa berriro hasiko da.

Oharra:

  • Zuzendariak keinuak aldatu behar ditu. Saia dadila aldatzen,  asmatzailea ikusten ez duenean.
  • Parte-hartzaileek disimuluarekin begiratu behar diote zuzendariari oso azkar harrapatuak ez izateko.
  • Noiz jaio zara?

Talde osoa zirkuluan/banku jarrai baten gainean jarriko da. Azaldu behar zaie jolasa isila dela eta debekatuta dagoela hitz egitea, baita xuxurlatzea ere. Seinaleak eta keinuak baino ezin dira egin. Jolasa bakoitzaren jaiotza-dataren arabera ordenatzean datza, handienetik txikienera, huts egin gabe.

Denak bere lekua aurkitu duenean, isilik, jaiotza-datak egiaztatuko ditugu. Erratu direnei dantza bat edo pailazokeriaren bat egitea proposa dakieke.

Gero, talde handian galdetu ahal ditugu ume batzuen jaiotza datak ea besteek gogoratzen duten.

  • Sardina

Ezkutalekuaren aldaera bat da. “Sardina” izango den jokalaria aukeratzen da. Aukeratutako jokalaria ezkutatu egingo da, gainerako umeak sardina noiz ezkutatuko den zain dauden bitartean.  50 arte zenbatzen dute, ezkutaleku on bat bilatzeko denbora izan dezan.

Itxaroteko denbora amaitu ondoren, ume bakoitza "sardina" aurkitzen saiatu behar da. Aurkitzen duenak, ozen esan beharrean, bere ondoan ezkutatzen du bere burua. Topatzen azkena dena izango da "sardina" berria hurrengo jokoan.

  • Lotu!

Umeak espazioan libreki banatuta egongo dira dantzatzen, ibiltzen, korrika egiten... Helburua da irakasleak aipatzen duen kopuruaren arabera elkartzea. Adib: "4ko taldeak..." ikasleak lauko taldeak osatu behar dituzte eskutik helduta eta ahalik eta azkarren makurtzen dira.

Aldaera: ikasleak batetik bederatzira zenbakitu behar dira. Jarraian, 3 zifrako zenbaki bat aukeratu beharko du irakasleak (Adib:185). Gero, ikasleak beren parekoekin elkartu beharko dira zenbaki horiek betez.

Aldaera 2: irakasleak irizpide baten arabera taldekatzeko aukera planteatzen du. Adibidez:  galtzerdien kolorea; bakoitzak janzten duen oinetakoen kopurua; urteak betetzen dituzten hilabetea; janari gustukoena; begien kolorea...

 

DENBORA

Gutxienez, bi saio. 

 

BALIABIDEAK

Ez da baliabiderik behar.

 

BIBLIOGRAFIA

Claeys Bouuaert, M. (2020). Educación Emocional de la Infancia a la Adolescencia. Actividades para Todas las Edades. Narcea.

JOLAS KOOPERATIBOA II