Tratu txarrak, tratu onak

1. Lurtarrok

Elkarrekin bizitzeko, errespetua nahitaezkoa da. Baina batzuetan, gehiegi pentsatu gabe, besteak ez ditugu ondo tratatzen eta, gainera, ez diogu horri behar bezalako garrantzia ematen.

Ikasleek tratu txarrei aurre egitea nahi badugu, lehengo urratsa jarrera desegokiak identifikatzea izango da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  Kezkategia jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUA

  • Harremanetan izaten diren jarrera desegokiei buruz hausnartzea.

GARAPENA

Talde handian, Alice Alien komikia* irakurriko dute ikasleek, ordenagailuarekin proiektatuta edo paperean, ikasle guztiek kopia bana dutela, ikuspen orokorra izan dezaten.

* Komikaren jatorria: http://www.comicreando.com (IES Zizur BHI/ Padre Moret-Irubide. Iruñea)

Komikiak 3 orrialde ditu, orotara 24 bineta:

● 1. orrian:
zero eguna, 8 bineta (B1-B8). Alice Alien nor den, zertara datorren, bilakaera
 
● 2. orrian:
1. eguna, 5 bineta (B9-B13):

B9. institutua, heziketa, helburuak edo itxaropenak

B10. ikasgela, interes falta, arreta falta, gogo falta, logura, pentsamenduak, Alice Alienen hausnarketa

B11. atsedenaldirako txirrina, Alice Alienen hausnarketa
B12. jolasak jolastokian
B13. Alice Alien hausnarketa
2. eguna, 3 bineta (B14-B16):

B14. korridorea: elkarrizketa, iruzkinak, jarrera, paperak, zorua, Alice Alienen hausnarketa

B15. ikasgela, kristala, oihua, pentsamenduak, odola, Alice Alienen hausnarketa
B16. irakaslea, iruzkinak, irainak, Alice Alienen hausnarketa

● 3. orrian:
3. eguna,8 bineta (B17-B24):
B17. tximistak, Eiffel dorrea, Alice Alienen ametsak
B18. Alice Alienen hausnarketa: autoestimua, nortasuna, irakasleak ulertzea
B19. lagunekiko paseoa, iruzkin iraingarriak, irainak
B20. Anastasia, iseka, txantxa
B21. tortilla-bokata, irriak, umiliazioa, eragindako sentimenduakB22. Itzulerako bidaia
B22. Itzulerako bidaia
B23. nabigazio-egunkaria, Alice Alienen pentsamendua, urrezko araua, enpatia
B24. azken argazkia: arbela, aukerak, mezua, ondorioa
 
*http://www.comicreando.com IES Zizur BHI/ Padre Moret-Irubide. Iruñea)
 
Irakasleak ikasleak 4-5 kideko talde txikietan banatuko ditu. Talde bakoitzari komikia eta hori aztertzeko fitxa emango die. Folio birakariaren teknika kooperatiboa erabiliko daiteke komikia aztertzeko: ikasle batek 1. diapositiban gertatzen dena deskribatuko du, eta besteak ados badaude, deskribapena fitxan idatziko du.Garrantzitsua da idazten dutena adostua izatea. Ikasle horren ezkerraldean dagoenak berdin egingo du 2. binetarekin eta horrela jarraituko dute bineta guztiak aztertu arte. Zenbait binetatan arazoak detektatuko dituzte eta horietan bai arazoa, bai horren ondorioak, biak, idatzi beharko dituzte fitxan.
 

Komikia aztertzeko galderei ere erantzungo diete.

Fitxa bete ondoren, talde handian, landutakoa partekatuko dute.
Bukatzeko, eta kontuan izanik jarduera honen helburua dela harremanetan izaten diren jarrera desegokiei buruz hausnartzea, talde handian saioaren balorazio txiki bat egingo da:
  • Zer ikasi dugu? Zertaz ohartu gara?
  • Gure harremanetan, zer egiten dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Bi saio.

Beste aukera bat: ikasleek diapositiba guztiak deskribatu beharrean, elkarbizitzarako arazoak planteatzen dituzten diapositibetan zentratzen badira, saio batean egin daiteke.

BALIABIDEAK

ALICE ALIEN komikia

KOMIKIA AZTERTZEKO FITXA

Oharra: fitxaren 6 kopia atera beharko dira, bineta guztien deskribapena idatzi ahal izateko.

LURTARROK

2. Gure arteko harremanak (galdeketa)

Elkarrekin bizitzeko, errespetua nahitaezkoa da. Baina batzuetan, gehiegi pentsatu gabe, besteak ez ditugu ondo tratatzen eta, gainera, ez diogu horri behar bezalako garrantzia ematen.Beste kasu batzuetan, berriz, gaizki tratatuak sentitzen gara.

Jarduera honen bidez ikasleek gelako harremanak nolakoak diren jakiteko aukera izango dute.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  Kezkategia jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUAK

  • Gelakideen arteko harremanak aztertzea.

  • Ikasgelako harremanetan hobetu behar diren alderdiez jabetzea.

GARAPENA

Ikasleen arteko harremanak nolakoak diren aztertzeko, galdeketa bat beteko dute ikasleek, bakarka. Galdeketa izenik gabe egiteko da, ikasle guztien iritzi libreak nahi ditugulako,

baina nahi izanez gero, izena jar daiteke. Zenbait galderatan erantzun bat baino gehiago jar daiteke.

Emaitzak gelan aztertuko dira, eta gelako harremanek zer alderditan hobetu behar duten jasoko da.

Galdeketa bi euskarritan prestatuta dago: paperean eta on-line.

  • Paperean: ikasleen erantzunak jaso behar dira, beste saio batean emaitzez hitz egiteko.

  • On-line: txantiloi bat prestatu da, formularioa nork bere DRIVEn kopiatzeko. Modu horretan, emaitzak berehala ikusiko dira, grafikoen bidez. Horrela, saio horretan bertan emaitzez eztabaidatzeko aukera izango da. Komeni da gela bakoitzeko formulario bat egitea, datuak ez nahasteko. Nesken eta mutilen erantzunak bereizi nahi izanez gero, gela bakoitzeko bi formulario prestatuko dira.

Bukatzeko, eta talde handian, kontuan izanik helburuak zirela gelakideen arteko harremanak aztertzea eta gelako harremanetan hobetu beharreko alderdiez jabetzea,ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  1. Zer ikasi dugu? Zertaz ohartu gara?

  2. Gure harremanetan, zer egiten dugu ondo?

  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

GALDEKETA paperean.

GALDEKETA ONLINE

GALDEKETA ON-LINE EGITEKO JARRAIBIDEAK

Ordenagailua eta proiektorea, erantzunak gelan aztertzeko.

 

 GURE ARTEA HARREMANAK

3. Tratu txarrak identifikatzen

Tratu txarren artean eraso fisikoa deigarriena izan arren, badaude kontuan hartu beharreko bestelako alderdiak eraso motak identifikatzeko: ahozkoa sozialapsikologikoa sexista, homofoboaarrazista, ziber-erasoak…

Jarduera honetan, ikasleen arteko eraso motak identifikatzea eta horietaz hausnartzeaproposatzen da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da   Kezkategia jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.


HELBURUAK
  • Ikasleen arteko tratu txarrak identifikatzea.
  • Erasoen ezaugarriak eta motak identifikatzea.

GARAPENA

Gaiarekin hasteko, bideo batzuk ikustea proposatzen da. Bideoak laburrak dira eta behin baino gehiagotan ikus daitezke, jarraian edo banan-banan.

Bideoak ikusi ondoren, eskola-jazarpenari buruz hitz egingo da talde handian.

Eztabaida gidatzeko galderak:
  • Zer kontatzen da bideoetan?
  • Zergatik uste duzue gertatzen dela egoera hori?
  • Zein da bideoetako mezua?
  • Eskola-jazarpena al da bideoan ikusten den joera? Nola definitzen dugu eskola-jazarpena (bullying-a)?
  • Zer nahi dute eskola-jazarpena eragiten duten ikasleek? Zer lortzen dute?
  • Ikusi al duzue antzeko egoerarik inoiz?
  • Zer egin dezakete jazarpena sufritzen dutenek egoera horri aurre egiteko?
  • Zer egin dezakete bortizkeria ikusten duten ikasleek?

Ikasleak 4 kideko taldeetan banatuko dira eta Tratu txarrak identifikatzen ditugu eranskina beteko dute. Bertan, bideo bakoitzaren izenburua adostu behar dute, mezua ondo ulertu dutela ziurtatzeko, eta bideo horietan ikusi dituzten eraso motak identifikatu.

Bukatzen dutenean, talde handian partekatuko dituzte talde guztien lanak.

Fitxa betetzea. Adibide bat:

Bukatzeko, eta talde handian, kontuan izanik helburuak zirela ikasleen arteko tratu txarrak identifikatzea eta erasoen ezaugarriak eta motak identifikatzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
  • Zer ikasi dugu? Zertaz ohartu gara?
  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.


DENBORA
Bi saio

BALIABIDEAK

Bideoen playlist

Bideoak deskargatzeko aukera

 

TRATU TXARRAK IDENTIFIKATZEN DITUGU fitxa 

TRATU TXARRAK IDENTIFIKATZEN DITUGU

4. Eskola-jazarpena (Z)

Erasoei buruz hitz egitean, komeni da ikasleei argi uztea ikasleen arteko tratu txarrak izan daitezkeela puntualak edo behin eta berriz errepikatzen direnak. Azken kasu horretan jazarpenaz ari gara.

Eskola-jazarpena elkarrekintza zakarreko egoerekin edo bizikidetza asaldatzen duten beste batzuekin (borrokak, txantxak, noizbehinkako eztabaidak, eskola-bandalismoa, banden arteko liskarrak, etab).

 

HELBURUAK

  • Eskola-jazarpena eta bestelako erasoak bereiztea.
  • Eskola-jazarpenaren ezaugarriak eta ondorioak aztertzea.

GARAPENA

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  Kezkategia jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.


Gaiarekin hasteko, talde handian bideo batzuk ikustea proposatzen da. Bideoak laburrak dira eta behin baino gehiagotan ikus daitezke, jarraian edo banan-banan. Tratu txarrak identifikatzen ditugu jarduera egin bada, ikusita izango dituzte; hala ere, berriro ikustea komeni da.

Ikasleak lanean hasi aurretik, azalpen teoriko bat beharko da. Erasoei buruz hitz egitean, komeni da ikasleei argi uztea ikasleen arteko tratu txarrak izan daitezkeela puntualak edo behin eta berriz errepikatzen direnak. Azken kasu horretan jazarpenaz ari gara.

Erasoa: kide bat behin gaizki tratatzen dutenean.

Jazarpena: eraso errepikatua da eta epe luze batean gertatzen da.

Baliabideetan, eskola-jazarpenaren definizioa lantzeko grafikoa dago, gelako horman jartzeko.

Eskola-jazarpenaren ezaugarriak azpimarratu behar dira.

  • Nahita egindako ekintzak dira; helburua da min egitea, beldurra... eragitea.
  • Erasotzailearen eta biktimaren arteko harremana asimetrikoa da: botere-maila ezberdina dute.
  • Behin eta berriro errepikatzen dira.
  • Ikasle bakar bat izan ohi da jazarpenaren biktima, eta, era horretan, babesgabetasun-egoeran geratzen da.
  • Erasotzailea beti pertsona bera da eta biktima ere bai; nolabaiteko pertsonalizazioa ematen da.

Gogoratu behar da beste pertsonen aurkako erasoak askotariko ezaugarriak izan ditzakeela. Sailkapen hau erabil daiteke:

  • Eraso fisikoak: gorputzaren aurkakoak (jotzea, bultzatzea) edo norbaiten gauzen aurkako ekintzak (gauzak puskatzea, lapurtzea, ezkutatzea)
  • Ahozko erasoak: burla egitea, zurrumurruak zabaltzea, ezizenak jartzea...

  • Eraso sozialak: taldetik kanpo uztea, baztertzea, kontuan ez hartzea...

  • Eraso psikologikoak: mehatxuak, umiliatzea...

Eraso horien oinarrian elkarbizitzaren kontrako era askotako jarrerak egon daitezke:

  • Homofobikoa/transfobikoa: gayen, lesbianen, bisexualen eta transexualen aurkakoa

  • Sexista: emakumeen aurkakoa

  • Arrazista: beste lurraldeetakoen aurkakoa

Guneak ere askotarikoak izan daitezke:

  • Zuzenean aritzekoak

  • Teknologia berrien bidezkoak: Ziber-erasoak /Ciberbullying-a /Ziberjazarpena

Ikasleak 4 ikasleko taldeetan banatuko dira. Talde bakoitzak “Eskola-jazarpena” eranskinaren A ariketa beteko du, folio birakariaren teknika kooperatiboa erabiliz.Ikasleek adibide bana jarri beharko dute nahi duten multzoetan, besteen oniritziarekin. Zalantza-kasuetan, eztabaidatu beharko dute non eta zer ipini.

Ikasle guztiek hartu behar dute parte, beti ezkerrean dutenari txanda pasatuz. Horrela jarraituko dute, multzo guztietan gutxienez hiru adibide idatzi arte. Ikasle bakoitzak kolore bat erabil dezake, guztien ekarpenak ikusteko.

Taula betetzen bukatzen dutenean, “Eskola-jazarpena” eranskinean, B ariketan dauden galderei erantzungo diete.

Gero, talde guztien lanak talde handian aurkeztuko dituzte. Ekarpen guztiekin beste taula bat osatuko dute, gelako horman jartzeko, eta galderen erantzunak zuzenduko dira.
 

Fitxako 1. ariketa betetzea. Adibide bat:

Bukatzeko, eta kontuan izanik helburuak zirela eskola-jazarpena eta bestelako erasoak bereiztea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da, talde handian:

  • Zer ikasi dugu? Zertaz ohartu gara?

  • Zer egin dugu ondo?

  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Bi saio

BALIABIDEAK

Bideoak (playlist)

ESKOLA-GAZARPENA GRAFIKOA

ESKOLA-JAZARPENA A.DOCX

ESKOLA-JAZARPENA B.DOCX

Koloreetako boligrafoak edo errotulagailuak

ESKOLA-JAZARPENA

 

5. Nolako portaera dugu sarean? (Z)

Garrantzitsua da ikasleek beren nabigatzeko ohiturak aztertzea eta beren buruari edo hirugarren pertsona bati eragin diezaioketen kaltea baloratzea. Ikasleek abilezia handiz erabiltzen dituzte teknologia berriak, erraz barneratzen dute tresnak ondo erabiltzeko eta eskaintzen dizkieten aukerei probetxu ateratzeko trebetasuna, baina tresna horien erabilera etikoa eta arduratsua ez bada, oso arriskutsua izan daiteke.

Nerabeek teknologia berriak modu desegokian erabiltzearen ondorioz hautemandako arazo askotan egiaztatu da arazoan inplikatutako nerabeak ez direla jabetzen arazo horrek sortutako ondorioen garrantziaz, hau da, ez dakizkitela beren ekintzek bai haiei bai beste pertsona batzuei ekar diezazkieketen ondorioak.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  Kezkategia jarduera egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUAK

  • Ikasleek sarean erabiltzen dituzten tresnak eta horiek erabiltzeko helburuak aztertzea.
  • Sarean egiten dituzten ekintzek guretzat eta besteentzat dituzten ondorioak aztertzea.

GARAPENA

Atxikitako galdeketa* bakarka bete beharko dute ikasleek. Ekintza-zerrenda bat da eta x batez markatuko dute egiten dituztenak. Bukatzen dutenean, sarean duten portaera baloratuko dute, markatutako ekintzak zenbatuz. Baremoa eranskinean dago jasoa. Ikasle bakoitzak adieraziko du zer ondorio atera dituen.
 
Inkesta betetakoan, bateratze-lana egingo dute talde handian, eta emaitzak guztion artean aztertuko dituzte.
 
Honako galdera hauetan oinarrituta gidatuko du gogoeta irakasleak:
  • Zuen ustez, modu seguruan nabigatzen duzue?
  • Galdetu diozue inoiz zeuen buruari sarean inori kalterik eragin diozuen?
  • Inkestako egoerak esajeratuak iruditzen zaizkizue? Zergatik?
  • Jazarpen-egoera larria iruditzen zaizue? Edo ez da hainbesterako?
  • Zuen ustez, biktimari kalterik eragin diezaioke?
  • Nola sentituko zinateke horrelako zerbait egingo balizute?
Bukatzeko, eta talde handian, kontuan izanik helburuak zirela ikasleek sarean erabiltzen dituzten tresnak eta horiek erabiltzeko helburuak aztertzea eta sarean egiten
dituzten ekintzek guretzat eta besteentzat dituzten ondorioak aztertzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
  • Zer ikasi dugu? Zertaz ohartu gara?
  • Zer egin dugu ondo?
  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

* Galdeketaren jatorria:  Egon line, Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa: erabilera arduratsua, prebentziozkoa eta hezigarria.  Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzua. 2015.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

NOLAKO PORTAERA DUZU SAREAN fitxa

NOLAKO PORTAERA DUZU SAREAN

6. Amanda Todd-en albistea (Z)

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

Helburuak:

  • Uler dezagun zer den sexting-a.
  • Identifika ditzagun arriskuak.
  • Ikus dezagun zer egin dezakegun horrelakorik gerta ez dadin.
  • Gu beti tinko eta prest ezetz esateko; ez dezagun zabaldu beste inori kalte egiteko moduko ezer.

 

Denbora: 20 min

 

Nola egin:

Irakurri banaka Amanda Todd-en albistea.

Amanda Todd-en albistea. Amanda Todd 15 urteko neska gazte kanadarra ziberjazarpena jasaten ari zen 12 urte zituenetik. Gelakide guztiek jazartzen zuten, ez jazarleak bakarrik, eta, azkenean, bere buruaz beste egin zuen. Sextinga egin zuenean hasi zen dena: bere buruari toplessen argazki bat atera, eta “lagun” bati bidali zion, on line. Erasotzaileak argazki hori baliatzen zuen biktimari edozer eskatzeko. Argazki hura, gero, denen artean zabaldu zen, eta orduan hasi ziren neskatoa aurrez aurre jazartzen eta ziberjazartzen, baina ez erasotzailea bakarrik, inguruko denak baizik. Neskatoak jada ez zuen bere irudia kontrolatzen, eta ezin zuen Internetetik ezabatu. Ez zuen lortzen ihes egitea jazarpenetik eta estigmatizazio sozialetik, ezta ikastetxez edo hiriz aldatuta ere. Burutik nahastuta zebilen, antsiak jota, bere burua lesionatzen hasita, eta azkenean, hilabeteak sufritzen eman ondoren, bere buruaz beste egin zuen.

Eztabaida pizteko galdera batzuk:

  • Zuen ustez, zergatik bidali zuen Amandak argazkia?
  • Zergatik uste duzue argitaratu zuela mutilak?
  • Zer egin zuten ikaskideek?

Garrantzitsua da ikasleek barneratzea ez dela zabaldu behar beste norbait kaltetu dezakeen ezer.

 

I. ERANSKINA: Amanda Todd-en albistea

 

AMANDA TODD-EN ALBISTEA

7. Burnbook (Z)

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da  ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

 

Helburuak:

  • Uler dezagun zer den Troleoa.
  • Identifika ditzagun arriskuak.
  • Ikus dezagun zer egin dezakegun horrelakorik gerta ez dadin.
  • Gu beti tinko eta prest praktika horiek arbuiatzeko.

 

Denbora: 20 min

 

Nola egin:

Irakurri banaka app Burnbook-en albistea.

Burnbook sare sozial anonimoari buruzko albistea. Ez duzu erregistratu behar, ezta erabiltzaile-izena sortu behar ere. Zertarako den? Sortzaileek berek diotenez, jendeak “txisteak argitara ditzan, aitorpenak, hanka-sartzeak, eskolako kirol-taldearen garaipenak edo porrotak" eta institutuetan gertatzen diren beste gauza batzuk, baina anonimotasunean. Ordea, benetan zer gertatzen den? Bada, erabiltzaile asko, anonimotasunaren babesean, gelakideren bat zirika eta zirika ibiltzen direla, hau da, cyberbullyinga egiten dutela.

Eztabaida pizteko galdera batzuk:

  • Ezagutzen al duzue aplikazio hori?
  • Eta izenik eman gabe idatz daitekeen besteren bat?
  • Erabili al dituzue? Zertarako?
  • Badakizue zer den norbait “trollleatzea”?
  • Zer egingo zenuke jakingo bazenu norbaitek zuri buruz anonimoki zerbait idatzi duela?
  • Eta zure lagun bati buruz idazten badu zer edo zer?
  • Zer iritzi duzue anonimotasunari buruz?

Garrantzitsua da ikasleek barneratzea ez dela zabaldu behar beste norbait kaltetu dezakeen ezer.

 

ERANSKINA: Burnbook-i buruzko albistea

BURNBOOK