TREBETASUN SOZIO-EMOZIONALA

Trebetasun sozio-emozionala garatzeak gure emozioak ulertzen eta kudeatzen lagunduko gaitu. Besteekiko harremanak zenbat eta osasuntsuagoak izan, lankidetzan aritzeko gaitasuna orduan eta indartsuagoa izango da. Hezkuntza-arloan, honen garapena sustatzeak, ikasteko giro egokia sortzen lagunduko digu, gure ikasleen artean enpatia, erresilientzia eta autokontzientzia sustatuz.
 

Trebetasun honen garapena, desberdintasun indibidualak ulertzera eta errespetatzera eramango gaitu  bizikidetza baketsua sustatzen duten arauak ezarriz. Honek guztiak, gizarte inklusibo batetarako oinarri sendoak eraikiz.

Honekin lotuta dauden dinamika ezberdinak proposatzen ditugu eremuka banatuta:

  • Nire barnera begira
  • Taldea ezagutzen
  • Desberdinak gara
  • Arauak adosten
  • Autoebaluazioa

 

Helburuak

  • Norbere sentimendu eta emozio batzuk identifikatzea
  • Enpatiarako gaitasuna eta asertibitatea garatzea.
  • Kideen arteko komunikazioa hobetzea
  • Denok errespetua merezi dugula aitortzea

 

Ebaluazio-irizpideak

  • Partaidetza
  • Errespetua
  • Enpatia
  • Komunikazioa

 

Lorpen-adierazleak

  • Sentimendu eta emozio batzuk beregan identifikatzen ditu
  • Jokabide asertiboak izaten hasi da egoera batzuetan.
  • Beste pertsonekiko komunikazioa hobetzen ari da.
  • Planteatutako dinamiketan parte hartze aktiboa izan du

Jarduerak

Nire barnera begira   

  1. Kask kask oskola
  2. Trebetasun sozio-emozionala
  3. Arnasa hartzen

 

Taldea ezagutzen 

  1. Nor naiz? LH1
  2. Nor naiz? LH2
  3. Animaliakin jolasean
  4. Jolas kooperatiboen saioa I
  5. Jolas kooperatiboen saioa II

 

 Desberdinak gara 

  1. Gora arantzak
  2. Etxetxoa
  3. Ia beti maite zaitut
  4. Desberdintasunen marrazkia (LH1)
  5. Desberdintasunen marrazkia (LH2)

 

 Arauak adosten  

  1. Arauekin jolasten
  2. Gela zoriontsua
  3. Irudiak lantzen

 

Autoebaluazioa

  1. Autoebaluazioa