Zergatik era zertarako bizikasi?

Johan Galtung soziologoaren esanetan, indarkeria sortzen da pertsona batek ezin dituenean bere gaitasunak ahalik eta gehien garatu, faktore mugatzaileak edo eragozleak dituelako. Eskola-eremuan, ikaskideen arteko indarkeriak asko zaildu eta higatzen du gaitasun horien garapena, kolokan jartzen baitu ikasleok erabat garatzeko eta eskola-inguruneari atxikitzeko behar duten segurtasuna.

Hezkuntza-sistemak, eskolak, ikasgeletatik eskola-jazarpena desagerrarazteko ardura hartu behar du bere gain, eta, horretarako, ekintzak zentzuz garatu behar ditu. Bestela, ezin izango du eman zaion agindu sozialetariko bat bete, hots, ikastetxeak indarkeriarik gabeko guneak izatea.

 

Bizikasi ekimenak erantzun orokor eta integratuagoa eman nahi dio elkarbizitza positiboa garatzeko eta jazarpena errotik ezabatzeko euskal ikastetxeetan urteetan zehar abiarazitako hainbat proiektuei.

Beraz, eskolak indarkeriarik gabeko gune bihurtzeko dagoeneko ezarritako oinarriak sendotu behar dira. Ikastetxea garapen pertsonalerako eta sozialerako hezkuntza-gunea izan behar da, hezkuntza-komunitateko kide guztien laguntzaz, eta ezagutzaren eta partekatutako konpromiso etengabearen bidez, jazarpen egoerekiko tolerantziarik izango ez duen elkarbizitza positiborako ingurune segurua dena.