Zabalkuntza

BAT taldearen aurkezpena

Jazarpena ekiditeko erarik eraginkorrena prebentzioa dela jakinik, ezinbestekoa da ikastetxeen eskuetan jartzea bizikidetza positiboa eraikitzen laguntzen duten egiturak, antolatzeko neurriak, metodologia-hautuak, curriculum-garapenak, estrategiak eta tresnak.

Egiturei dagokienez, ikastetxe bakoitzean BAT (Bullyingaren Aurkako Taldea) egitura sortzea ezinbesteko da, talde horrek koordinatu eta gidatuko baitu jazarpen-kasuen prozesu osoa. Honekin batera, BAT taldera informazioa heltzeko, komunikazio kanalak zabaltzea ezinbestekoa izango da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • BAT taldea zeintzuk osatzen duten ezagutzea
  • BAT taldearekiko lotura sustatzea

 

GARAPENA

Eskolako BAT taldeko agenteak LH 1 eta 2ko gelatara hurbiltzea proposatzen da. Bertan BAT taldearen aurkezpen garatua estimatzen da. Nortzuk diren, zein den haien lana eta zein izan daitekeen haien ekarpena taldeari. Argi izan behar dute haiek ere badutela zer egin, eskola jazarpen kasu baten aurrean haien hitza oso garrantzitsua dela biktima laguntzeko (Eskola jazarpen gaia zehatzago landuko da 4.atalean).

Bideo hauek proposatzen dira aurkezpenean txertatzeko (bi gaztelaniaz daude):

Aurkezpena egin ostean, talde handian, BAT taldearen laburpena egin dezakegu kartulina batean: zer den, zeintzuk diren taldearen funtzioak eta nortzuk osatzen duten. Horma irudi hau gelan jarriko dugu ikusgai.

 

DENBORA

  • Saio bat jarduera aurkezpenerako
  • Saio horma irudia egiteko

 

BALIABIDEAK

Horma irudia egiteko beharrezko materiala: kartulina, errotulkiak…

BAT TALDEAREN AURKEZPENA

 

BAT bideoa

Jazarpena ekiditeko erarik eraginkorrena prebentzioa dela jakinik, ezinbestekoa da ikastetxeen eskuetan jartzea bizikidetza positiboa eraikitzen laguntzen duten egiturak, antolatzeko neurriak, metodologia-hautuak, curriculum-garapenak, estrategiak eta tresnak.

Egiturei dagokienez, ikastetxe bakoitzean BAT (Bullyingaren Aurkako Taldea) egitura sortzea ezinbesteko da, talde horrek koordinatu eta gidatuko baitu jazarpen-kasuen prozesu osoa. Honekin batera, BAT taldera informazioa heltzeko, komunikazio kanalak zabaltzea ezinbestekoa izango da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da      ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

 

HELBURUA

  • BAT taldea ikastetxean ezagutzera ematea
  • BAT taldearekiko lotura sustatzea

 

GARAPENA

Eskolako BAT taldeko agenteek geletan aurkezpena egin ostean, eskola mailan BAT azalpen bideoa sortzea proposatzen da, BAT TALDEAK honen kudeaketa lideratzea hobesten da. Honetarako, ondo legoke gidoi bat jarraitzea (LH5 eta LH6ko ikasleek egin dezakete) eta bertan, eskola komunitateko kideren batek edo batzuk parte hartzea (zuzendaritza taldea, jantokiko begirale, atezaina, guraso...). Bideoa eskolako webgunean eta eskola komunitatean zabaltzea aukera bikaina izan daiteke ekintzari amaiera emateko.

Hauek izan daitezke edukiak:

  • Zer da BAT taldea?
  • Nortzuk osatzen dute BAT taldea gure eskolan?
  • Zeintzuk dira hauen funtzioak?
  • Zein baliabide daude eskolan BAT taldearengana jotzeko? Buzoia, QR..
  • Eta zuk, zer egin dezakezu?

 

DENBORA

  • Behar beste

 

BALIABIDEAK

Eskola komunitate osoaren inplikazioa eta bideoa egiteko beharrezkoa den materiala

BAT BIDEOA