Zerbait egingo dugu!

1. Istorio batzuk antzezten (Z)
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Oraingo helburua da besteen tokian jartzea (enpatiatik) eta ikustea nola erantzun modu asertibo batean (biktimaren edo ikuslearen ikuspuntutik).
Ikasleekin aztertuko dira istorio hauetako pare bat edo hiru. Istorioak aztertzeko antzerkiak egingo dira. Horretarako, ikasle batzuk aukeratuko dira (edota boluntarioak eskatu) hainbat egoera antzezteko.
Kasu guztietan eskatuko zaie aktoreei nor bere rolean sartzeko, gertatzen ari dena ahalik eta errealena agertzeko eta, batez ere, sortzen diren sentimenduak hobekien adierazteko.
Bitartean, ikusleek pentsatu beharko dute, alde batetik, biktimak zer egin beharko lukeen eta, bestaldetik, beraiek, ikusle diren heinean, zer egin lezaketen laguntza emateko.
Egoera horiek ikusi eta aztertzen direnean, garrantzitsuena da ohartzea biktimen sentimenduez eta egoera horiek nola konpon daitezkeen biktimei laguntza emateko.
Azpimarratu beharko da biktimari laguntzean jokabide jazarlea duen pertsona agerian geldituko dela; laguntza emateko modu bakarra da. Horregatik, ikusleak inplikatu egin behar dira.
2. Soniaren Kasua
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Kasu hau irakurri edo kontatu egingo da eta, ondoren, elkarrizketa bat sortuko da egoeraren zehaztasunen inguruan.
Bukaeran, hausnarketa egingo dute:
- Ondo bukatzen da? Zergatik?
- Ondo dago biktima eskolatik aldatzea? Zergatik?
- Zein beste modutan bukatu ahal zen istorio hau?
- Nola lagundu geniezaiokeen eta nork?
3. Asierren kasua (Z)
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Kasu hau irakurri edo kontatu egingo da gelan eta, ondoren, egoeraren zehaztasunen inguruan elkarrizketa bat sortuko da.
Elkarrizketa gidatzeko galderen proposamena:
Elkarrizketa gidatzeko galderen proposamena:
- Zergatik da hain deigarria Asierren itxura?
- Norberak nahi duen bezala jantz daiteke?
- Irainak ikasgelako WhatsApp-taldean idazten badituzte gelakide gutxi batzuek, zergatik ez dute besteek zerbait idazten, egoera gelditzeko?
- Zer egin liteke egoera gelditzeko?
- Zergatik ez dute hitz egin nahi izan Ikerren gurasoek Asierren gurasoekin?
- Ikastetxean zerbait egin liteke?
- Gurasoek bazuten beste aukerarik ertzaintzara joan gabe?
4. Karmeleren kasua
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Kasu hau irakurri edo kontatu egingo da eta, ondoren, egoeraren zehaztasunen inguruan elkarrizketa bat sortuko da.
Elkarrizketa gidatzeko galderen proposamena:
- Zergatik ez dute harekin egon nahi beste neskek?
- Zer egiten dute gaizki irakasleek?
- Eta gurasoek? Arrazoia dute?
- Gelakideek zerbait egin dezakete?
- Eta mutilek?
- Ondo dago Karmele beste gelara aldatzea?
5. Norman
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Norman ez dago pozik; eskolara joaten denean, gauzak ez doaz ondo. Ez du lagunik, triste dago.
Norman bideoa deskargatzeko helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=5ivkI13eufM
OHARRA: bideoa ikustean, batzuetan gelditu edo atzera egin beharko da ikasleek ondo uler dezaten bideoan adierazten dena.
Bideoa lantzeko galdera hauek erabili daitelke:
- Zer gertatzen zaio Normani?
- Zergatik dago triste?
- Zer egiten diote? Nork?
- Lehenengo aldia da?
- Zer egiten dute begira daudenek?
- Norbaitek laguntzen dio?
- ...
6. Saski baloi topa (Z)
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Bideo honetan ikusten den egoera oso arrunta da gaur egun eta lagun talde batean gertatzen da: lagun bat oso gaziki sentitzen da partekatutako argazki batengatik.
Bideoa deskargatzeko helbidea: https://www.youtube.com/watch?v=RZYUUYgkENQ
OHARRA: bideoa ikustean, batzuetan gelditu edo atzera egin beharko da ikasleek ondo uler dezaten bideoan adierazten dena.
Bideoa ikusi ondoren elkarrizketa sortzeko galdera hauek erabii daitezke:
- Zertan ari dira?
- Zer gertatzen da tartean?
- Zergatik?
- Ekidin daiteke? Nola?
- Zer izan behar dugu kontuan?
- Eta behin gertatuz gero, nola konpon daiteke?
- Lagun onak dira?
7. Ziberjazarpenaren aurrez aurre (Z)
Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.
Helburuak:
- Ea ulertzen dugun nola sentitzen diren jazarpenean beste egoera bat bizi dutenak.
- Konturatzea zer garrantzitsua den behatzaileak aktibatzea.
- Gu beti tinko eta prest praktika horiek arbuiatzeko.
Denbora: 50 min
Nola egin:
Kontua da ikasleak bestearen lekuan jartzea. Batzuk biktimak izango dira, beste batzuk jazarleak eta, azkenik, beste batzuk biktimaren lagunak/ikaskideak. Eskolan norbait ziberjazarriko balute, haietako bakoitzak nola jokatuko lukeen antzeztuko dute. Irakasleak, Role-playing horretarako oinarri gisa, cyberbullyingean sarri egiten diren gauza batzuk erabil ditzake:
- Denen aurrean iraindu eta lotsagarri utzi: argazki iraingarriak argitaratzea, edo lotsagarri uzteko iruzkinak egitea.
- Mehatxuak: “utzi egiten banauzu, zure argazkiak argitaratu egingo ditut; zuk eta nik badakigu zeintzuk”; eta harremana amaitzen denena, argazki edo bideo intimo batzuk sare sozialetan agertzen dira.
- Xantaiak: “ez badidazu bidaltzen zure beste argazki bat, lehenagotik daukadana sare sozial guztietan argitaratuko dut”, eta biktimak ez du bakerik izango; berriro akats bera egin dezake.
- Jazarpen birtuala: sare sozialetatik biktimari etengabe mezuak bidaltzea, nahiz eta hark ez erantzun, edo haren sare guztietan ekin eta ekin jarraitzea.
Gela 3 taldetan banatuko da, eta talde bakoitzak paper bat jokatuko du: “biktimak”, “jazarleak” eta “behatzaileak”, ziberjazarpenean hiru profil horiek parte hartzen baitute nagusiki. Paper bakoitza nola jokatu lantzen hasiko dira: mezuak, nola antzeztu... Hartara, denek parte hartuko dute Role Palyingaren gidoia lantzen, baina gero “antzezpen” bakarra egingo da, talde bakoitzeko ordezkari batekin.
Jokabide horietako bat aukeratuko dute (edo eskola-ziberjazarpenarekin lotutako antzeko jokabideren bat), argi eta garbi identifikatuz eszenako pertsonaietako bakoitzak zer sentitzen eta bizi duen (biktimak, jazarleak, lagunek)
Jo dezagun, adibidez, norbait denen aurrean lotsagarri uzten dutela (umiliazio publikoak), gehientsuenetan gertatzen den moduan. Gidoiak adibidez honelako edo antzeko egoeraren bat izan dezake oinarrian:
Testuingurua:
Kontu egin ikasle bat beste bat jazartzen ari dela. Horretarako, baditu hura lotsagarri uzteko moduko argazki batzuk. Whatsappetik batera eta bestera bidaltzen ditu, burla egiteaz batera. Ikasle guztiek dakite zer ari den gertatzen, eta askok parte hartu ere egiten dute, biktima lotsagarri uzten jarraitzen dute, iruzkinak igoz. Beste gutxi batzuek ez dute inoiz parte hartu hari barre egiten, alde batera geratu dira, besterik ez.
Jazarleak (antzezpenaren hasieran):
Jazarleak bere mugikorra beste ikaskide batzuei erakutsiko die, ikus dezaten zer iseka egin dion biktimari azkenekoz; gero, Whatsapp-era bidaliko du.
Behatzaileak (jazarpenean hasita haiek ere):
Haiek ere iruzkinak igotzen dituzte iseka eginez, gero beste lagun batzuei birbidaltzen dizkiete, eta horrelaxe zabaltzen da dena.
Beste batzuek ez dute iruzkinik argitaratzen, ez eta birbidaltzen ere, baina, tira, barre egitea onartu bai egiten dute.
Biktima:
Jazartzen ari diren hori geroz eta okerrago sentitzen da, eskolan geroz eta emaitza okerragoak ditu, jada ez du lagunekin hitz egiten…
Behatzaileak (defendatzaileak):
Iseka egiten parte hartu ez duten bi gelakidek erabaki dute zer edo zer egin behar dutela, konturatu dira ezin dutela egoera hori onartzen jarraitu, eta besteak jazartzen ari diren ikaslearen alde ipintzen dira garbi-garbi. Inork ikusi gabe laguntasuna eskaintzen diote, eta irakasle batengana jotzen dute, biktimari lagun diezaion.
Jazarlea (antzezpenaren amaieran):
Pixkanaka, lortzen dute barre egin behar horretan jazarlea bakarrik geratzea. Orain, bera da bakarrik eta alboratua sentitzen dena, eta... amaitu da jazarpena.
Antzezpena amaitzen denean, gogoetatxo bat egiteko garaia da, horixe proposatuko du irakasleak. Zer pentsatzen dute antzezpenean ikusitakoaz? Horrelakoetan, nola uste dute sentitzen dela bestea? Garbi eduki azpimarra non jarri: harreman sanoak edukitzeko, balore batzuk behar dira, errespetua eta hitz egiteko prestutasuna adibidez; gainera, nerabeen arteko harremanetan, jazarpenari ezetz esaten ikasi behar dute. Irakasleak beste amaiera bat proposa dezake, adibidez, inor ez dadila biktimaren alde jarri.
“Behatzaile” deitu ditugun horiei garrantzi berezia emango die, ez baitira ikusle soilak, ezetz esan behar dute, aurka egin behar dute; oso garrantzitsua da.