Anitzak gara, berdinak gara

1. Pilota beltza eta zuria

Talde-kohesioa indartzeko, oso garrantzitsua da taldekideek elkar ezagutzea, haien interesak, beharrak eta sentimenduak zein diren jakitea. Horrek laguntzen du alderdi berdinak, ezberdinak eta bakoitzaren berezitasunak azalerazten eta taldearen aniztasuna baloratzen, nork bere identitatea eta taldearena eraikitzen lagunduko dien taldekide izateko sentimendua izan dezaten.

 

Jarduera hau egin baino lehen, lagungarria izan daiteke ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUA

  • Ikaskideek ondo egoteko zer behar duten jakitea.

  • Ikaskideak gaizki sentiarazten dituzten egoerak ezagutzea.

  • Txandak errespetatzea.

GARAPENA

Egiten hasi baino lehen, irakasleak azalduko du zertarako egiten den eta zer lortu nahi den, eta errespetuzko giro batean egingo dela —guztion iritziak gustuak eta sentipenak errespetatuta— eta pertsona guztiek askatasuna izan behar dutela beren beharrei buruz hitz egiteko.

Nork bere ezaugarriak eranskineko galderak banatuko zaizkie ikasleei erantzunak bakarka emateko.

Azpimarratuko zaie komeni dela jokabideak oso zehatzak izatea (adibidez, “ondo tratatzea” ez litzateke zehatza izango; horren ordez, honelako erantzunak izan daitezke: ”jolasetan onartzea, egia esatea...”) baita norberak bizi izandakoak ere.

Ondoren, talde handian, zirkuluan jarriko dira. Irakasleak hasiko du jolasa. Jarriko da zirkuluaren barruan, eskuetan pilota bi dituela. Beltza eta zuria. Bere izena eta ezaugarria esango ditu ozenki eta, jarraian, taldeko kide batenak esango ditu eta hari pasako dio pilota beltza, zein den ondo sentiarazten duen jokabidea ozenki esan eta gero; adibidez, «Jon izena dut, alaia naiz; Fatimari pasako diot pilota eta ondo sentitzen naiz azalpenak ematen ditudan bitartean adi zaudetelako». Garrantzitsua da 1. pertsonan adieraztea, adibidean bezala.

Gero, irakasleak berriro bere izena esango du ozenki eta, jarraian, taldeko kide batena esango du eta hari pasako dio pilota zuria, zein den gaizki sentiarazten duen jokabidea ozenki esan eta gero, adibidez, «Jon izena dut; urduria naiz; Aimarri pasako diot pilota eta gaizki sentitzen naiz azalpenak ematen dudan bitartean zarata dagoenean» eta zirkuluaren barruan eseriko da. Orain pilota dutenak zirkuluaren barruan jarriko dira zutik eta gauza bera egingo dute. Ariketa hori parte-hartzaile guztiak zirkuluaren barruan eserita egon arte errepikatuko da.

Ikasle bakoitzak pilota zuria ala beltza botatzeko aukera izan duenez, baina ez biak, irakasleak jasoko ditu ikasle guztien orriak, ondorengo jardueran erabiltzeko. 

Talde handian

Kontuan izanik helburua zela ondo egoteko partekatzea eta agerian uztea askotarikoak garela eta gauza berdintsuak behar ditugula ondo egoteko, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Zer egin dugu ondo?

  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

NORK BERE EZAUGARRIAK.DOCX

PILOTA ZURIA ETA BELTZA

2. Elkarri entzutea

Talde-kohesioa indartzeko, oso garrantzitsua da taldekideek elkar ezagutzea, haien interesak, beharrak eta sentimenduak zein diren jakitea. Horrek laguntzen du alderdi berdinak, ezberdinak eta bakoitzaren berezitasunak azalerazten eta taldearen aniztasuna baloratzen, nork bere identitatea eta taldearena eraikitzen lagunduko dien taldekide izateko sentimendua izan dezaten.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUAK

  • Ikaskideek ondo egoteko zer behar duten jakitea.

  • Ikaskideek gaizki sentiarazten dituzten egoerak identifikatzea.

  • Txanda errespetatzea.

GARAPENA

Egiten hasi baino lehen, irakasleak adieraziko du zertarako egiten den jarduera hau eta zer lortu nahi den, baita errespetuzko giro batean egingo dela guztion iritziak —gustuak eta sentipenak errespetatuta—, pertsona guztiek askatasuna izan behar dutela beren beharrei buruz hitz egiteko eta, horretarako, entzuten jakitea oso garrantzitsua dela.

Nork bere ezaugarriak eranskineko  galderak banatuko zaizkie ikasleei erantzunak bakarka emateko. Azpimarratuko zaie komeni dela jokabideak oso zehatzak izatea (adibidez, “ondo tratatzea” ez litzateke zehatza izango; horren ordez, honelako erantzunak izan daitezke: ”jolasetan onartzea, egia esatea...”), baita norberak bizi izandakoak ere.

Ondoren, binaka jarriko dira eta elkarrizketa egingo diote elkarri, “Elkarrizketarako gidoia” izeneko eranskina erabiliz eta entzute aktiboaz baliatuz. Jarduera honetan ondo azalduko zaie zertan datzan entzute aktiboa izatea. Galderak egiten dituenak ezin izango du hitz egin: entzun eta entzuten duena idatziz jaso, besterik ez. Ezin izango du ezer adierazi ez hitzez ezta hitzik gabeko hizkuntzaz ere. Jarduera honen lehenengo fasean, bikote bakoitzean kideek bata bestea elkarrizketatuko dute, gidoiari jarraituta, eta erantzunak orrian jasoko dituzte.

Bigarren fasean, parte-hartzaile bakoitzak bere kideari azken honek adierazitakoa irakurriko dio eta elkarri adieraziko eta zuzenduko diote, egoki baderitzote.

Bukaeran, irakasleak ikasle guztien orriak eta bertako informazioa jasoko ditu, ondorengo jardueran erabiltzeko.

Talde handian, kontuan izanik helburua zela ondo egoteko partekatzea eta agerian uztea askotarikoak garela eta gauza berdintsuak behar ditugula ondo egoteko, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Zer egin dugu ondo ?

  • Zer hobetu behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

ELKARRIZKETARAKO GIDOIA.DOCX

NORK BERE EZAUGARRIAK.DOCX

ELKARRI ENTZUTEA

 

3. Bi eskuak

Talde-kohesioa indartzeko, oso garrantzitsua da taldekideek elkar ezagutzea, haien interesak, beharrak eta sentimenduak zein diren jakitea. Horrek laguntzen du alderdi berdinak, ezberdinak eta bakoitzaren berezitasunak azalerazten eta taldearen aniztasuna baloratzen, nork bere identitatea eta taldearena eraikitzen lagunduko dien taldekide izateko sentimendua izan dezaten.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komeni da  ariketa egitea giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

HELBURUAK

  • Ikaskideek ondo egoteko zer behar duten jakitea.

  • Ikaskideak gaizki sentiarazten dituzten egoerak identifikatzea.

  • Txanda errespetatzea.

GARAPENA

Egiten hasi baino lehen, irakasleak azalduko du zertarako egiten den eta zer lortu nahi den, eta errespetuzko giro batean egingo dela guztion iritziak —gustuak eta sentipenak errespetatuta, eta pertsona guztiek askatasuna izan behar dutela beren beharrei buruz hitz egiteko.

Nork bere ezaugarriak eranskineko galderak banatuko zaizkie ikasleei erantzunak bakarka emateko.

Azpimarratuko zaie komeni dela jokabideak oso zehatzak izatea (adibidez, “ondo tratatzea” ez litzateke zehatza izango; horren ordez, honelako erantzunak izan daitezke: ”jolasetan onartzea, egia esatea...”) eta baita norberak bizi izandakoak ere.

Ondoren, bakarka beren eskuen silueta marraztuko dute folio banatan eta bertan idatziko dituzte galdera horien erantzunak: ezkerrekoan 1. eta 3. galderen erantzunak eta eskuinekoan 2. eta 4. galderen erantzunak.

Ikasleek gelako horma batean itsatsiko dituzte ezkerreko eskuak eta beste horma batean eskuineko eskuak.

Helburua da agerian uztea zer behar dugun ondo egoteko. Askotarikoak gara, baina gauza berdintsuak behar ditugu ondo egoteko.

Bukaeran, irakasleak ikasle guztien “Nork bere ezaugarriak” orriak jasoko ditu, ondorengo jardueran erabiltzeko.

Hurrengo saiora arte hormak horrela geratuko dira.

Talde handian, kontuan izanik helburua zela zer behar dugun ondo egoteko partekatzea eta agerian uztea askotarikoak garela eta gauza berdintsuak behar ditugula, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:

  • Zer egin dugu ondo?

  • Zer hobeto behar dugu?

Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.

DENBORA

Saio bat

BALIABIDEAK

NORK BERE EZAUGARRIAK.DOCX

BI ESKUAK

 

4. Egosurfing (Z)

Jarduera hau egin baino lehen,  ariketa egitea komeni da giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.

 

Helburuak:

  • Ea jabetzen garen gure bizitza pribatuak zenbateko interesa duen besteentzat.
  • Ea konturatzen garen nor irits daitekeen guk partekatzen dugun informaziora.
  • Ikas dezagun neurri batzuk hartzen, Interneten partekatutako informazioa babesteko.

 

Denbora: 20 min

 

Nola egin:

Azaldu zer den Egosurfinga, hots, interneten nork bere buruari buruzko informazioa bilatzea. Ikusiko dugu zer informazio publiko aurkitzen dugun guri edo senitartekoren bati buruz, eta, nahi izanez gero, gelatik kanpora erabiltzen saia gaitezke, ea egia den..

Dinamizatzaileak, labur-labur, egosurfing-a zer den eta nola eta zergatik egiten den azalduko du (informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi ESIk egosurfingari buruz egindako bideoa). Interneten norberari buruzko bilaketa bat egitea da, ikusteko ea sarean publikoki zer dagoen gutaz.

Interneteko nabigatzaile bat ireki, bilatzaile batera joan (Google, Bing, DuckDuckGo, etab.) eta norberari buruzko bilaketa bat egin behar da (adibidez, komatxo bikoitzen artean izen-abizenak jarrita (“izen-abizenak”) eta herria edo probintzia edo antzeko zerbait). Zer aurkituko dugun? Argitalpen-mota bat baino gehiago, hala nola sare sozialetako profilak, kirol-ekitaldiak... Baliteke beste batzuek ere izen bera edukitzea, edo argazkiak, iruzkinak, etiketak eta abar.

Kontua da jabetzea zer informazio daukagun Interneten argitaratuta, eta nahi ez duguna ezabatu ahal izatea. Bestalde, ezer aurkitzen ez badugu, horrek ez du esan nahi, derrigor, ezin hobeak garela pribatutasuna zaintzen; baliteke ez edukitzea argitalpen asko, edo ez erabili izatea bilaketarako termino egokiak.

 

I. eranskina: Nola erabili egosurfinga (bideoa)

 

EGOSURFING