Elkar Komunikatzen

1. Haserre nago
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
-
Emozioak adieraztea balioestea.
-
Emozioak modu egokian adierazteko gai izatea.
-
Errespetuz entzutea.
GARAPENA
Irakasleak Iratiren kasua azalduko die: Iratiren kasua.
“Gaur goizean Irati gosaltzeko jaiki denean, aitak gosaria prest zuen eta mahaian eserita zegoen. Aitak, atzo goizean esan zionagatik barkatzeko eskatu dio. Aitak azaldu dionez, atzoko haserrea lanean oso kezkatuta dabilelako izan zen eta konturatu gabe Iratiren aurka jarri zen. Aitak Iratiri esan dio ulergarria dela haserre egotea eta eskua luzatu dio barkamen eske. Iratik erantzun dio atzokoa ez diola barkatuko, oso minduta dagoelako esan zionagatik. Altxa, atea kolpean itxi eta etxetik joan da”.
Ondoren, talde handian, ondoko lauki honi jarraituz irakasleak ikasleei galdera hauek luzatuko dizkie. Denok parte hartzeko aukera izan dezaten, hitz egiten duenak ezin izango du berriro hitz egin beste guztiek hitz egin arte.
Irakasleak Enpatiaren balioa bideoa jarriko die. Bertan adierazten da zer-nolako garrantzia duen enpatiak besteen emozioez eta beharrez jabetzeko, eta horretarako entzuten jakiteak.
Ondoren, bakarka, “Sentitu-pentsatu-egin” eranskina beteko dute. Irakasleak adibideren bat jarriko die laguntzeko. Berari gertatzen zaionaren adibideren bat jarriko die. Esate baterako, “Kotxean seinaleak adierazten duen abiaduran noala atzekoak bozina jotzen duenean, azkarrago joan nahi duelako, urduritzen naiz, traban nagoela pentsatzen dut eta abiadura handiagotzen dut”.
Baina,“Kotxean seinaleak adierazten duen abiaduran noala atzekoak bozina jotzen duenean, azkarrago joan nahi duelako, urduritzen naiz, abiadura egokian noala eta atzekoak lasaitu beharko lukeela pentsatzen dut eta mantentzen dut abiadura”.
Ondoren, binaka eta, kontuan izanik portaera bat edo beste bat izatea aukeratzeko zer-nolako garrantzia duten emozioek, ̶ eta haiekin lotzen ditugun pentsamenduez kontziente izateak̶ , Iratiren istorioa berridatziko dute, Irati eta aita adiskidetu daitezen. Berridaztean, txandak errespetatuko dituzte nork bere ekarpenak egin ditzan, entzute aktiboa erabiliz (hau da, batak hitz egiten duen bitartean, besteak ezin du hitz egin; zerbait esatekotan, besteak esandakoa parafraseatuko du, ondo ulertu duela ziurtatzeko).
Talde handian antzeztuko dute: batek Iratiren rola hartuko du eta besteak aitarena. Irakasleak zer aldatu den azpimarratuko du.
DENBORA
Bi saio
Talde handian, kontuan izanik helburuak zirela emozioak adieraztea balioestea, modu egokian adierazteko gai izatea eta emozioak adieraztea portaera egokitzat hartzea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
-
Zer ikasi duzu?
-
Zaila da?
-
Zer egin behar dugu hobetzeko?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
BALIABIDEAK
Enpatiaren balioa https://www.youtube.com/watch?v=4Hgmfkg-UTk
2. Ba, esan egingo dizut
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
-
Atseginak zein desatseginak diren emozioak adierazten jakitea.
-
Errespetuz entzuteko jarraibideak izatea.
GARAPENA
Bakarka,“Hiru egoera” eranskineko testuak irakurriko dituzte eta galderei erantzungo diete.
Ondoren, binaka jarriko dira. ”Hiru bukaera” eranskineko edozein egoera har dezaketela azalduko zaie, baina hamalau urteko nerabe bat haserretzen den egoera adieraztea da helburua.
Aurreko egoera deskribatu, eta pertsonaiek izan zezaketen bestelako elkarrizketa asmatuko dute, eta, ondoren, hiru bukaera desberdin emango dizkiote egoerari.
Entzute aktiboa erabiliko dute (hau da, batek hitz egiten duen bitartean, besteak ezin du hitz egin. Zerbait esatekotan, besteak esandakoa parafraseatuko du, ondo ulertu duela ziurtatzeko).
Egindako lanak kaxa batean sartu, eta beste taldeen artean banatuko dira. Egoera horietako edozein hartu, eta gela aurrean antzeztu, irakurri edo kontatuko dute. Ikasleek berek hartuko dute egoera kaxatik, eta bakoitzak bere rola aukeratuko.
Talde handian, antzezleei galdetuko diegu nola sentitu diren beren roletan, hobeto sentitzeko zer aldatuko luketen, eta abar. Egoera bakoitzean zera aztertu behar da: nola adierazi du bere haserrea, bere beldurra, bere gorrotoa? Ba al zeukan modu egokiagorik? Zein?
Talde handian kontuan izanik helburuak zirela atseginak zein desatseginak diren emozioak adierazten ikastea eta errespetuz entzuteko jarraibideak izatea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
-
Zer ikasi duzu?
-
Zaila da?
-
Zer egin behar dugu hobetzeko?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
Saio bat
BALIABIDEAK
3. Nola pentsatu, hala jokatu
Jarduera hau egin baino lehen, komeni da ariketa egitea, gelan giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiteko ohitura har dezaten.
HELBURUAK
-
Atseginak zein desatseginak diren emozioak adierazten jakitea.
-
Errespetuz entzuteko jarraibideak izatea.
GARAPENA
Irakasleak “Aita eta Jon” eranskinean dagoen testua irakurriko die eta, ondoren, Zer da komunikazioa? bideoa ikusiko dute.
Bakarka,“Aita eta Jon“ eranskina irakurri, eta bertako galderei entzungo diete.
Ondoren, emozio, pentsamendu eta portaera batzuk asmatuko dituzte, “Hutsuneak bete” eranskinean dauden adibideak kontuan hartuz.
Ondoren, binaka jarriko dira, eta entzute aktiboa erabiliz (hau da, batak hitz egiten duen bitartean, besteak ezin du hitz egin; zerbait esatekotan, besteak esandakoa parafraseatuko du, ondo ulertu duela ziurtatzeko), batek berari edo ezagunen bati gertatutako horrelako pasadizo bat kontatuko du. Eta horrelako galderak egingo dizkio entzuten aritu denak pasadizoa kontatu duenari:
-
Zein dira da protagonisten emozioak?
-
Zein dira pasartearen portaerak?
-
Zein portaera da onena zuretzat?
-
Zer egin zezaketen egoera berean denok gusturago geratzeko?
Ikasleek, binaka, kontatutako egoera horretarako elkarrizketa prestatuko dute. Ondoren, antzeztu egingo dute. Talde handian, hausnarketa egingo dute antzezpenetan ikusitako egoerei eta portaerei buruz.
Talde handian, kontuan izanik helburua zirelaatseginak zein desatseginak diren emozioak adierazten ikastea eta errespetuz entzuteko jarraibideak izatea, ikasleekin saioaren balorazio txiki bat egingo da:
-
Zer ikasi duzu?
-
Zaila da?
-
Zer egin behar dugu hobetzeko?
Irakasleak jasoko du ikasleek esaten dutena eta hurrengo saioan gogoraraziko die.
DENBORA
Bi saio
BALIABIDEAK
Zer da komunikazioa?: https://www.youtube.com/watch?v=x2DHsv4RVhM