NI ETA NIRE TALDEA
Ikastetxeko eta gelako elkarbizitzaren kudeaketan, funtsezko puntua da talde-kohesioa lortzea; hau da, elkar ezagutzea, sentimenduak eta emozioak identifikatzea norberarengan eta besteengan, besteak ulertzea eta bestearen lekuan jartzeko gai izatea.
Ikasleek elkarrekin lan egin ahal izan dezaten eta gustura egon daitezen, beharrezkoa da elkar ezagutzea eta gela kohesionatuta egotea; azken batean, gelan giro ona egotea.
Bide horretatik doazen hainbat dinamika proposatuko ditugu konpetentzien garapenerako garrantzitsuak diren eremuetan banatuak (nork bere buruarekin bat egin, jakin, ahal izan, nahi izan eta ekiteko).
Beharrezkoa da eremu guztietatik gutxienez bat egitea (zenbat eta gehiago egin, hobeto).
Askotariko dinamikak planteatzen dira jarritako helburuak lortzeko. Bertan agertzen diren ebaluaziorako lorpen-adierazleetan oinarrituta, eta hirugarren eremuan azkenengo jardueren ostean, ikasleak bere burua ebaluatzeko tresna eskaintzen da, BAT karpeta pertsonalean sartzeko.
Helburuak
- Nork bere buruarekin sintonian egoten trebatzea
- Ikasleek elkar hobeto ezagutzea
- Elkarren arteko harremanak hobetzea
- Ongizate pertsonala eta taldekoa garatzea
- Adostutako gelako arauak lantzeko baliabideak sortzea
- Ikasleak taldekide sentitzea
- Gelan giro ona izateko konpromisoa izatea
Ebaluazio-irizpideak
- Sintonia
- Irizpide kritikoa
- Partaidetza aktiboa
- Konpromisoa
- Lankidetza
- Berdintasuna
Lorpen-adierazleak
- Arnasaren bidez, nork bere emozioekin, pentsamenduekin eta gorputzarekin konektatzen du.
- Badaki besteekin zerk berdintzen gaituen.
- Txanda errespetatzen du.
- Bere berezitasunak identifikatzen ditu.
- Bere beharrak identifikatzen ditu.
- Badaki besteekin zerk berdintzen duen eta zerk bereizten duen besteengandik.
- Badaki laguntza non topatu.
- Ondo egoten lagunduko duten jarraibideak adosten ditu.
- Modu aktiboan parte hartzen du.
- Gelako giro onarekin konpromisoa izaten du.
- Elkarbizitza positiboa eta berdintasuna izateko egoerak sortzen ditu.
Jarduerak
- Isiltasunaren minutu magikoa
- Astindu-lasaitu, gorputza eta arnasa
- Arnasketa zenbatu
- Musika entzuten dugu
Askotarikoak gara, berdinak gara
- Bereziak gara
- Egunak
- Elkarren beharra dugu
- Nire sareak (Z)
- Zer egiten dugu sarean (Z)
- Arauak eta ondorioak
- Arauak iruditan
- Arauak eta erronkak
- Bi mundu (Z)
- Gelako BAT taldea
- BAT gara
- BAT ohiturak indartzen
- Ni eta nire taldea