Gatazkek irakatsi didate

1. Katua eta sagua

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Helburuak

  • Nagusitasun/mendekotasun harremanei buruz hausnartzea. 
  • Harreman batek, orekatua izateko, zer elementu izan behar duen zehaztea. 

Denbora

  • Saio bat 

Garapena

Jarraian agertzen den testua irakurri astiro, baina bizitasunez eta atalen artean etenaldi luzeak egin, parte-hartzaileei egoera sentitzeko denbora emate aldera. 

“Itxi begiak eta imajinatu gela honetatik irten eta oso espaloi luze batean zabiltzatela. Etxe huts batera aurreraino iritsi zarete. Etxeraino eramaten duen bidean zaudete. Sarrerako ateko eskaileretan gora zoazte. Ateari bultza egin diozue, eta atea kirrinka irekitzen da. Barrura sartzen zarete, gela ilun eta huts batera. Ingurura begiratzen duzue. 

  1. Bat-batean, sentsazio arraro batek hartzen zaituzte. Gorputza dardarka hasten zaizue, eta gero eta txikiagoak zaretela nabaritzen duzue. Oraingoz, leihoko markoaren altueraraino iristen zarete. Txikitzen jarraitzen duzue, ordea, eta sabaia oso urrun dagoela iruditzen zaizu, izugarri altu dagoela. Liburu baten tamainakoak zarete orain, eta txikitzen jarraitzen duzue. 
  2. Orain, gorputzaren forma aldatu egiten dela nabaritzen duzue. Sudurra luzatu egiten zaizue, gero eta gehiago, eta gorputza ilez estaltzen da. Orain, lau hankatan zaudete eta saguak zaretela ulertzen duzue. 
  3. Begiratu ingurura zuen egoera berritik, sagu baten ikuspegitik Gelako bazter batean eserita zaudete. Ondoren, atea apur bat mugitzen dela ikusten duzue. 
  4. Katu bat sartu da. Ate aurrean eseri eta inguruan dagoenari begira jarri da. Astiro-astiro begiratzen du ingurura, axolagabe. Altxatu eta gelan zehar lasai ibiltzen hasi da. Geldi-geldirik geratzen zarete, ikaratuta. Zuen bihotzen taupadak entzuten dituzue; arnasketa eteten zaizue. Katua begiratzen duzue.  
  5. Katuak ikusten zaituzte eta zuengana doa. Poliki hurbildu zaizue, oso poliki. Ondoren, zuen aurrean gelditu eta makurtu da. Zer sentitzen duzue? Zer egin dezakezue? Zer aukera dituzue une horretantxe? Zer egin dezakezue zuek? 
  6. (ISILUNE LUZEA) 
  7. Zuen gainera jauzi egiteko prest dagoenean, zuen gorputzak dardarka hasten dira. Berriro aldatzen ari zaretela sentitzen duzue. Oraingoan, handitzen hasi zarete.  
  8. Katua, berriz, txikitzen eta itxuraz aldatzen hasten da. Orain, altuera bera duzue katuak eta zuek,.. baina, orain, katua zuek baina txikiagoa da. 
  9. Katua sagu bihurtzen da, eta zuek katu bihurtzen zarete. Orain, handiagoak zarete. Nola sentitzen zarete? Orain, ez zaudete arriskuan. Zer deritzozue saguari? Ba al dakizue zer sentitzen duen saguak? Eta zuek zer sentitzen duzue orain? Erabaki zer egingo duzuen eta egin... 
  10. (ISILUNE LUZEA) 
  11. Nola sentitzen zarete orain?
  12. Metamorfosia berriro hasi da, gero eta handiagoak zarete. Zuen jatorrizko tamaina berreskuratzen ari zarete. Orain, betikoak zarete. Etxe hutsetik irten eta gela honetara itzultzen zarete. Ireki begiak eta begiratu inguruan duzunari. 

Irakurketa bukatu ondoren hausnarketa egingo da: 

  • Pertsona bat nagusitasun-egoeran dagoenean harremanetan zer gertatzen da? 
  • Indarraren eta eskubidearen arteko lotura aztertu beharko da. 

KATUA ETA SAGUA

2. Rol jokoa

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Helburuak

  • Gatazken inguruan hausnarketa egitea. 
  • Gatazkak nola sortzen diren kontziente izatea. 
  • Gatazkak aztertzea. 

Denbora

  • Saio bat 

Garapena

Ikasleei galdetuko zaie ea zein gatazka izan duten azken boladan eta arbelean idaztiko dugu aipatuko duten guztia. 

Zerrenda luzea izan daiteke: 

  • Honek egiten duen zaratak molestatu egiten nau, ez dit uzten lana egiten. 
  • Margoak kendu dizkit! 
  • Patioan ostikada eman dit horrek! 
  • Bere jostailuarekin jolastu nahi dut eta ez dit uzten… 
  • … 

Proposatuko diegu rol play egitea bikoteka edo taldeka gatazken arabera eta gatazkak aztertuko dira banan-banan. Gatazka asko aipatu badira, ez dira denak antzeztuko, baina aukeratuko dira gatazka mota desberdinak. Izan daiteke gatazka bat hartuta bi aldiz antzeztu protagonistak aldatuta, rol desberdinetan zer sentitzen den frogatzeko. 

Ondoren, talde handian nola sentitu diren aztertuko da: 

  • Gatazka zergatik gertatu den 
  • Protagonisten jarrerak aztertu 
  • Irtenbide ez biolentoa bilatzen saiatu denon artean. 
  • … 

ROL JOKOA

3. Zer gertatu da?

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Helburuak

  • Gatazken inguruan hausnarketa egitea. 
  • Gatazka bat nola aztertzen den ikasten hastea. 
  • Gatazkak aztertzea. 

Denbora

  • Saio bat 

Baliabideak 

Garapena 

Adin honetako ikasleek askotan ez dakite ondo adierazten zer nolako gatazkak izan dituzten. Jarduera honen bidez bideratu daiteke eta ikas dezakete adierazten. 

Aurrerago eskaintzen den taula paper handi batean inprimatu daiteke eta gelan jar daiteke denboraldi luze batean. 

Ikasleei proposatuko zaie egunerokotasunean sortzen zaizkien gatazkak taulan jasotzea eta irakasleak maiztasun handiarekin joan behar du taula aztertzen ikusteko zer ari den gertatzen bere gelakoen artean. 

Taula aztertzeko adierazleak: 

  • Gatazka mota. 
  • Maiztasuna 
  • protagonistak 
  • … 

Eta hau guztia aztertuta irakasleak ahal izango du eskuhartze mota desberdinak planteatu gelan:  

  • Gatazkak aztertu 
  • Irtenbideak bilatu  
  • Gatazka horiek non 
  • Noiz eta zergatik sortzen diren, … 

Bestaldetik, eta behar izanez gero, ikasle zehatz batzuekin banan-banako tutoretzak antola daitezke. 

 

Gatazkak jasotzeko taula 

NORK IZAN DUEN GATAZKA 

NOREKIN 

NOIZ 

GATAZKAREN DESKRIBAPENA 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

4. Sagua salgai

Enpatia da bestearen tokian jartzeko gaitasuna. Enpatia da jakitea eta ulertzea beste pertsona nola sentitzen den. Baina ez da erraza bakoitzaren norberekoikeriari uko egitea bestearen tokian jartzeko. Baina hau lortzen denean arazoak eta gatazkak errazago gainditzen dira. Besteak tratatzen baditugu gu tratatuak izan nahi dugun bezala, orduan elkarbizitza askoz errazagoa izango da.

 

Jarduera hau egin baino lehen, komenigarria da  ariketa egitea, giro lasaia egon dadin eta ikasleek horrelako ariketak egiten ohitura har dezaten.

Helburuak

  • Tratu onak eta txarrak bereiztea. 
  • Enpatia zer den ulertzea. 
  • Enpatia garatzen hastea. 

Denbora

  • Saio bat 

Baliabideak

Garapena

Bideoa ikusi ondoren elkarrizketa sortzeko honako galderak egin daitezke: 

  • Zure ustez, saguari iseka egiten dioten haurrek, gustukoa izango zuten beraietaz barre egitea? 
  • Nola sentitzen da sagua inork ez duenean erosten? 
  • Nolakoa izango da bere autoestimua? 
  • Zure ustez, sagua erosten duen mutilak, saguak jaso duen tratu berbera jaso dezake? Zergatik? 
  • Beharrezkoa da sufrimendu berbera jasan izatea bestearen sentimenduak ulertzeko edo bestearen tokian jartzeko? 
  • Kontatu zuk ikusi edo bizi izan duzun egoera bat non enpatia gutxi sentitu duzun beste pertsona batekiko. Pentsatu zer egin zitekeen egoera hobetzeko. 

SAGUA SALGAI

BIDEOA